'La vida padre' filmaren mundu mailako estreinaldia Bilbon, irailaren 8an

Bizkaie! 2022-09-08 08:49   Zinemea

Uriburuan filmau eben.

Filmaren mundu-mailako estreinaldia Bilboko Guggenheim Museoan izango da eta han egongo dira filmaren zuzendaria, Joaquín Mazón, lantalde artistiko osoa eta Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto.

Bilboko zenbait agertokitan filmautako komedia bat da La Vida Padre; Karra Elejalde eta Enric Auquer sarituak ditu protagonista eta Bilbao Bizkaia Film Commissionen babesa jaso dau.

Irailaren 8an, La Vida Padre filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko dau Bilbok. Filma irailaren 26an helduko da zinema-aretoetara.

La Vida Padre komedia bat da, Karra Elejalde eta Enric Auquer sarituak ditu protagonista eta Bilboko hainbat lekutan filmau eben 2021ean. Bilbao Bizkaia Film Commissionek babestutako proiektua, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dobako zerbitzu publikoa, filmatze-lanei arretea emon, kudeatu eta erakarteko helburua dauena.

Film honek Goya saria birritan irabazi dauen Karra Elejalde eta Aktore Barri Onenaren Goya saria jaso dauen Enric Auquer aktoreak ditu protagonista eta Mikel izeneko sukaldari gazte eta handinahiaren istorioa dakar. Ezustean aitaren bisitea jasoko dau, hogeita hamar urte desagertuta emon dituana. Haren jatetxearen etorkizuna momentu erabagigarrian dagoala, aita jagoteaz arduratu beharko da Mikel. Bere aita Juan, ostera, nondik joko dauen ezin aurreikusi daitekeen horreetakoa da, bizitasun handiko urakana, eta dudan jarriko dau Mikelek sukaldaritzeari buruz eta bizitzari buruz dituan idea guztiak. Protagonistakaz batera honako aktore honeek be badagoz: Megan Montaner, Lander Otaola, Maribel Salas, Gorka Aguinagalde eta Manuel Burque.

Irailaren 16an zinema-aretoetan estreinatuko dan filma Joaquín Mazónek zuzendu dau eta Joaquín Oristrellek idatzi. MOD Pictures, MOD Producciones, Kowalski Films eta Lavipa Films-en produkzino bat da eta Movistar+, RTVE eta ETBren partaidetzea dau.

Egitaraua

10:00etan – La Vida Padre-ren prentsaurrekoa Guggenheim Bilbao Museoan.

11:15ean – Photocall-a eta prentsaurrekoa Guggenheim Bilbao Museoan:

*Kanpoko Itsasadarreko photocall-a.

*Filmeko taldea bertan dala.

12:00etan – La Vida Padre-ko taldeagaz alkarrizketak Gran Hotel Dominen.

20:30ean – La vida padre munduko estreinaldiaren photocall-a.

21:00etan – Première filmeko taldeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu