Irailaren 5etik 8ra, lau dokumental estreinauko ditue FesTValen

Bizkaie! 2022-09-02 13:37   Zinemea

FesTVal-en Coliseo (History Channel) superprodukzinoa estreinauko dabe.

Coliseo (History Channel), Jane Goodall: The Hope of Chimpanzees (Odyssey), Elon Musk's Accident (AMC BREAK) eta Controlling Britney Spears (AMC CRIME) dira estreinauko dituen lanak.

Proiekzinoak Vital Fundazioa Kulturunean (C.C. Dendaraba, C/La Paz, 5) izango dira, 20:00etan eta sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Horrezaz gan, konpainiak bere kanal linealen eta AMC+, bere streaming zerbitzu barria, nobedade nagusiak aurkeztuko ditu FesTValen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu