Espainiako Vuelta hartzeko prest dago Bizkaia
2022-08-23 13:35 KirolaEguazteneko eta egueneko etapek herrialdea zeharkatuko dabe.
Eguaztenean, abuztuak 24, Bilbon amaituko da Espainiako Vuelta txirrindulari lasterketako 5. etapea eta eguenean Bilbon hasiko da 6.a. Hortaz, egun biotan, Bizkaiko herri, errepide eta mendate ugari zeharkatuko ditu lasterketeak, eta horrek eragina izango dau azpiegituretan. Era berean, zaleek goi mailako txirrindulariak bertatik bertara ikusi ahal izango ditue.
Irunetik urten eta Bilbon amaituko dan 5. etapearen eraginez, eguazten arratsaldean kale ugari zarratuta egongo dira Bilboko Deustu, Abando, Uribarri eta Begoña barrutietan, baita Olabeaga eta Zorrotzaurre auzoetan be. 6. etapea San Mames futbol zelaian hasiko danez, eguen goizean aldaketa ugari egongo dira inguru haretan.
Bestetik, Artxanda ingurutik autoan Bilbora sartu nahi dabenek be arazoak izan leikiez, batez be, eguazteneko etapan, txirrindulariek Vivero mendatea bi bidar igongo dabelako. Egun horretan, Vueltak ekitaldetik mendebaldera zeharkatuko dau Bizkaia, Ondarroatik sartu eta Lea-Artibai, Busturialdea eta Mungialdetik pasauta. Gontzagaraigana, Bizkaiko Begiratokia eta Morga igongo ditue lasterketan, Galdakaon gora Viverori ekin aurretik.
Egueneko etapeari jagokonez, Bilbotik Ezkerraldera eta Meatzaldera joko dau Vueltak, eta Enkarterritik Kantabriara pasau. Hortaz, Bizkaiko errepideetan eragin txikiagoa izango dau eguaztenekoak baino.
Trafikoan eta garraiobideetan ez eze, bestelako alor batzuetan be eragina izango dabe Vueltako etapek. Bilboko Udalak egin dauen kalkuluaren arabera, urian miloe bat euro ingurukoa izango da eragin ekonomikoa. 300 persona inguru arduratuko dira proban arazorik ez egoteaz, besteak beste, udaltzainak, Udaleko beharginak eta antolakuntzako kideak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!