Beste bide ikusgarri bi egin ditue Poutarrek Andeetan
2022-08-08 07:58 KirolaLibrean zabaldu ditue La Vía de Todos eta La Monjita de Matogrosso.
Benetan oparoa izaten dabil Iker eta Eneko Pou anaiak Hego Amerikako Andeetan egiten dabizan espedizinoa. Eskaladan mugarri bihurtu diran lorpenen barri emon dabe aurreko asteetan, eta orain beste bide bi be zabaldu ditue. Manu Poncegaz batera ibili dira egunotan Quebrada de Llaca inguruan, Perun, 4.200 metroko altueran.
Zabaldu barri dituen bideetatik lehenengoa La Vía de Todos izenekoa izan da, 7c mailakoa eta 240 metro luze dana. Bigarren bideari La Monjita de Matogrosso izena emon deutse. 7b+ eta 170 metrokoa da hori.
Ganera, Peruko Mendilerro Zuriko hainbat tontor ezagutzeko be aprobetxetan dabiz egunok. Esate baterako, Ishinca (5.500 m) mendi ikusgarrian izan dira eta hango ikuspegi ederraz gozau ahal izan dabe.
Argazkiak Alexander Estradak eginak dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!