Extreme modalidadean 9. izan da Maialen Chourraut
2022-08-01 08:46 KirolaBeste euskal ordezkariak ez dira izan Munduko Txapelketako astegoieneko finaletan.
Final ugari jokatu dira Augsburgoko Munduko Txapelketako azken astegoienean, eta euskal piraguistak ahalik eta emoitzarik onenak eskuratzen ahalegindu dira. Sorbaldako ebakuntzea ia ahaztuta daukala erakutsi dau Maialen Chourrautek, K1eko finalean sartu eta bosgarren lekuan amaituta. Ganera, bederatzigarren izan da Extreme modalidadean.
Onenakaz lehiatzetik urrun ibili bada be, esanguratsua da Chourrautek Extreme mailan egin dauen lana. Izan be, lehenengo aldiz hartu dau parte era horretakonazinoarteko lehiaketa batean. Lasartearra ohituago dago bakarkako jatsierak egitera, ahalik eta denpora onena egiteko, baina Extreme modalidadea diferentea da, piraguistak alkarregaz ibilten dira uretan, kontaktu fisiko eta guzti.
Basque Teamek zabaldu dauenez, motibazinoz ganezka amaitu dau Chourrautek Augsburgoko txapelketea, gauza barriak probetako gogoz dago. Ganera, sorbaldan ez dau aparteko arazorik sumatu eta hori albiste bikaina da, 2024ko Olinpiar Jokoak begiz jota ditualako. Eslalom eta Extreme modalidadeetan dominak irabaztea da Pariseko helburua.
Final zortzirenetako bere txandan lehenengoa izan da Chourraut, baina final laurenetan ezin izan dau aurrera egin, Lucie Baudu frantziarragaz trabatu dalako erremonteetako batean. Horrek amorrua emon deutsola dino, baina era berean emoitza bikaina da bederatzigarren izatea. Extreme lehiaketan, final zortzirenetan kanpoan geratu da Miren Lazkano.
Beste modalidadeetan, ez da euskal palistarik izan astegoieneko finaletan. Eslalomean, Ander Elosegik finalaurrekoetarako txartela lehenengo ahaleginean eskuratu eban, baina fase horretatik aurrera ez dau egin, 28. izan da eta. Klara Olazabalek kostata eskuratu eban finalaurrekoetan egoteko eskubidea, eta finalaren atarikoan be arazoak izan ditu, 17. izan da. Hori ez da nahikoa izan aurrera egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!