Poutarrak ez dagoz geldi: Sei milako bi eta 8C+ bat Andeetan
2022-07-29 10:29 KirolaIkerrek 8c+ zailtasuneko Hiru Leche bidea egin dau, graduazino horretako lehenengo igoerea.
Arabako anaiek goi mendietan gogor dabiz beharrean, lau menditan ibilbideak edegi ditue: Hanan Pacha 90o/425m 5450m-ra, Emmoa M.6/75o/640m Urus III-ra 5270m-ra (Mendi honetarako lehen igoerea), Bizirik M.6/85o/980 m 5716 m-ko Cashanera eta Bat Bultzada M.7/85o/V/1000. Ez da gitxi. Deskantsu egunetan be kirol eskaladan ibili dira eta Iker, sokako gazteena, zailtasun handiena igotea lortu dau modalidade honetan. Ibilbideari Hiru Leche izenekoa da, hamabi metroko luzerea, egokia da oso indartsu dabilenarentzako. Ikerren proposamena 8c+ da eta horregaz graduazino honetako lehenengoa izango litzateke mendilerro zurian.
Uda honetan mendiko ibilbide handietan, Aúpa Gasteiz 7c +/170 m kateatzea eta aklimatetako egin eben igoerea 5450 m-ko Nevado Huarapasca-ra, egunotan 5530 m-ko Ishincatik bajatu barri dira, 6034 m-ko Tocllarrajukoa eta 6164 m-ko Ranrapalcakoa egin ostean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!