Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerako Lehiaketan izena emoteko azken egunak

Bizkaie! 2022-07-29 08:21   Zinemea

Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 31n amaituko da.

Urriaren 20tik 23ra, Lekeitioko Euskal Zine Bilereak 45 urte beteko ditu euskerazko zinemea SORTUz, euskerearen zinemea PARTEKATUz eta euskal zinemagintzeagaz SARETUz.

Film sortzaile, artista edo zinemagilea bazara, animau zaitez eta parte hartu euskeraz produzidutako lanen erakusleiho honetan. Aurten, aukeratutako lanen egileei sari banaketa ekitaldian parte hartzea errazteko Lekeition gaua igaroteko aukerea eskainiko jake eta sariak indartu eta gehitu egin dira:

- Film onenaren saria: 3.000 €
- Zuzendaritza onenaren saria: 1.600 €
- Gidoi onenaren saria: 1.600 €
- Ikusleen saria: 750 €
- Gazte 22 saria: 750 €

Gogoratu, lanak aurkezteko epea garagarrilaren 31n amaituko da; izena emon gura badozu eta oinarriak aztertu hemen dozu aukerea.

Udako opor zoriontsuak opa deutsueguz, irailean bueltauko gara. Laster arte!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu