Irati Gorostidiren 'Anekumen' proiektua, Ikusmira Barriak programan
2022-07-28 08:40 ZinemeaECAMen Start Me Up programan hautatutako proiektuetako azkena.
Anekumen –Irati Gorostidik zuzendutako eta Claudia Salcedo de Apellanizek produzidutako proiektua– Start Me Up programan parte hartzeko hautatutako hirugarren –eta azken– lana da. Ikus-entzunezko industriaren dinamizazinoagaz lotuta, ECAMen –Madrilgo Erkidegoko Zinematografiako eta Ikus-entzunezkoen Eskolearen– ekimen hau La Incubadorari atxikitako nazinoarteko garapen-programa bat da, beste foro eta laborategi batzuekaz batera sortu da, besteak beste, ondokoakaz: Cannesko zinema-jaialdiko Short Film Corner | Rendez-vous Industry foroko Focus COPRO' ekimena; Ikusmira Barriak, Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak eta EQZE Elías Querejeta Zine Eskoleak atondutako egonaldi-programea; eta Málagako Zinema-jaialdia.
2022an Ikusmira Barriak programan parte hartu ondoren, Anekumen La Incubadorako taldeak hautatua izan da, Cecilia Barrionuevoren eta Ikusmira Barriak lantaldearen lankidetzeagaz: Pozten gaitu miresten dogun zuzendari bati bere lehen film luzea jorratzen laguntzeak, baita militantea eta personala izanik kontetako eta produziduteko moduak aztertzeko jomuga dauen zinema batean sakontzen jarraitzeak be, adierazo dau Rafa Alberola ECAM Industriako arduradunak.
Ekimena zemendiaren 20tik 25era izango da Madrilen eta holako proiektuak indartzean ardaztuta egongo da, baita garapen eta finantzaketa-etapea indartzeko behar izaten dituen produkzino eta marketin-baliabideak emotean be.
Irati Gorostidi
Anekumen
Donostia, 1978. Fabrika batean hitzarmen polemiko bat sinatuko dabe eta militante libertarioen talde bat batu egingo da komunikatu bat inprimiduteko. Lantokian langileen mobimentua gero eta gehiago sindikalizetan dago eta beren proiektu politikoa garrantzia galtzen doa. Desilusionauta, bizitzetako eremu intimoenetara bideratuko ditue euren ahalegin iraultzaileak. Kide erradikalenek fabrikea ixtea erabagiko dabe, Nafarroako mendietan komuna libertario bat eratzeko.
Irati Gorostidiren eretxiz, Anekumen printzipio iraultzaileak bizitzako eremu intimoenetara bideratzeko prozesuan oinarritzen da. 70ko urteetako mobimentu autonomoan dago girotua eta langileek prozesu asanblearioen aurrean daben gatxustea eta langileen mobimentuaren atomizazinoa be miatzen dau. Era berean, desengainu politikoaren ostean izaten dan erreakzinoaren gainean hausnartzen dau: gizarte-eredu txiki eta isolatu bat bilatzea, ideal politikoak martxan jarteko, bide horrek dakarzan kontraesan aldrebesetan sakonduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!