Thelonius Monken bizitzeari buruzko dokumental batek zarratuko dau Jazzinema

Bizkaie! 2022-07-27 13:17   Zinemea

Thelonius Monk Straight, No Chaser (Charlotte Zwerin, 1988) izango da.

 

Clint Eastwoodek produzidutako lana da. Thelonius Monk. Straight No Chaser dokumentalak zinemearen historian jazzari buruz egin diran filmazino onenetako batzuk batzen ditu. Pianistearen teknika berezi eta ez oso ortodoxoak erabiliz egindako lehen planoak nabarmentzen dira.

Filma Euskadiko Filmategiaren Jazzinema zikloaren barruan proiektauko da, jatorrizko bersinoan eta gaztelaniazko azpitituluakaz.

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, garagarrilaren 28an, eguenean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Thelonius Monk Straight, No Chaser (Charlotte Zwerin, 1988) dokumentalaren proiekzinoa hartuko dau, Euskadiko Filmategiak atondutako Jazzinema zikloa zarratuko dauena. Filmak Monk eta bere taldearen zuzeneko grabazinoak eta bere familiako kide eta lagunakaz izandako hil osteko alkarrizketak batzen ditu. Filmak jazz munduan egindako grabazino nabarmenetako batzuk ditu. Thelonius Monk. Straight, No Chaser, ingelesezko jatorrizko bersinoan eskaintzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu