Asier Martinezek brontzea irabazi dau Atletismoko Munduko Txapelketan
2022-07-19 08:31 KirolaHirugarren egiteaz gan 110 metroko hesidun proban, marka personala be ondu dau (13,17).
Asier Martinez atleta nafarrak brontzezko domina irabazi dau Eugenen (Oregon, AEB) jokatzen dabizen Atletismo Munduko Txapelketako 110 metroko hesidun proban.
Zizur Nagusiko hesilariak marka personala ondu dau, 13,17ko denporea ezarriz; nafarraren aurretik sartu dira urrea Grant Holloway (13,03) eta zidarra Trey Cunningham (13,08) irabazi dituenak.
Lasterketan sei atletak baino ez dabe parte hartu, izan be, berotze-saioan Hansle Parchment txapeldun olinpikoak min hartu eta uko egin behar izan deutso finalean egoteari. Horrezaz gan, epaileek Devon Allen estadubatuarra kanporatu dabe, urtekera faltsuagaitik.
Asier Martinezek (22 urte) Munduko Txapelketa nagusi batean irabazten dauen lehen dominea da. Baina nazinoartean, igaz jokatutako Tokioko Olinpiar Jokoetan diploma olinpikoa irabazi eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!