'La vida padre' filmaren mundu mailako estreinaldia Bilbon
2022-07-15 08:05 ZinemeaIrailaren 8an egingo da.
Guggenheim Bilbao Museoak Karra Elejalde eta Enric Auquer saridunak protagonista dituan film honen mundu mailako estreinaldia hartuko dua. Filmak Bilbao Bizkaia Film Commission-en babesa izan dau.
Guggenheim Bilbao Museoan egingo dan ekitaldian, bere 25. urteurrena dala eta, erakundeetako ordezkariak, filmaren zuzendaria eta talde artistiko osoa izango dira.
La Vida Padre Bilboko hainbat lekutan filmau eben 2021ean eta Bilbao Bizkaia Film Commission-en babesa izan eban, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu publiko eta dobakoa, filmaketen arretea, kudeaketea eta erakarpena helburu dituana.
Komediaren protagonista dira Karra Elejalde (birritan Goya saria irabazi dituana) eta Enric Auquer (Goya saria irabazi dauen aktore barririk onena kategorian). Filmak Mikelen istorioa dakaru. Mikel anbizino handiko chef gaztea da eta espero barik bere aita hogeita hamar urtez desagertuta egon ostean bueltau egiten da. Haren jatetxearen etorkizuna une erabagigarrian dago eta, aldi berean, Mikel arduratu egin beharko da Juan, bere aita, buruarina jagoteaz. Aitak, aurretik zer egingo dauen jakitea ezinezkoa dala eta bizitasun handiko urakana dala, Mikelek sukaldaritzeari buruz eta bizitzeari buruz dituan idea guztiak dudan jarriko ditu. Bikote protagonisteak Megan Montaner, Lander Otaola, Maribel Salas, Gorka Aguinagalde eta Manuel Burque aktoreak ditu lagun.
Joaquín Mazonek zuzendutako eta Joaquín Oristrellek idatzitako filma irailaren 16an estreinauko da zinema-aretoetan. Produktoreak MOD Pictures, MOD Producciones, Kowalski Films eta Lavipa Films dira eta Movistar+, RTVE eta ETB be proiektuaren parte dira
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!