'One Push', Andeetan Poutarrek edegitako bide ederra
2022-07-13 13:50 Kirola5563 metroko altuerakoa da eta maila teknikoan sano gatxa.
Micher Quitogaz batera, laugarren bidea zabaldu dabe baina eurek esanda oraingoz hau da gehien disfrutau daben bidea. Pumahuacancaren hego mendebaldean dago hormatzarra, 5563 metroko altuerakoa da eta maila teknikoan sano gatxa, ohikoa dan legez, soka finko barik eta ekinaldi bakarrean egin dabe, 12 ordu eta erdian. Zailtasun teknikoak dira: M7, azken luzea 5400 metroan, 85 graduko hormak lei baltzean eta V hatxean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!