Annecyko Zinemaldian euskal film biren mundu mailako estreinaldia izan da
2022-06-14 08:09 ZinemeaUnicorn Wars eta Los demonios de barro lehiatu dira.
Annecyko jaialdia da munduko garrantzitsuena animazinoaren industriari jagokionez eta euskal zinemarako albiste garrantzitsuakaz dator aurtengo edizinoa, izan be, Unicorn Wars eta Los demonio de barro filmak aukeratu ditue Sail Ofizialean lehiatzeko eta bidebatez, lan bien mundu mailako estreinaldirako.
Unicorn Wars filmari jagokonez, nabarmentzekoa da jaialdiak dagoeneko 2021ean erakutsi ebala interesa Alberto Vázquez-en proiektuaren aurrean, MIFA merkatuko Work In Progress atalean parte hartzeko aukeratu ebenean. Abano Producións, Uniko, Autour de Minuit eta Shmuby Productions enpresek produzidutako lanak hartzen eta adarbakarren arteko antxinako gerrea kontetan dau eta protagonista biak (Azulin eta Gordi anaiek) amaren maitasuna bereganatzeko bizitako barruko gorabeheretan be sakontzen dau.
Bestalde, sail berean lehiatuko da Los demonios de barro, Nuno Beato zuzendari portugaldarraren lana. Sardinha Em Lata, Marmita Film, Caretos Film eta Bilboko Basque Films etxeen nazinoarteko koprodukzinoa da. Rosaren istorioa kontetan dau: neska langile eta aditua eta bere enpresan zeregin oso garrantzitsua dauena. Baina bizimodua aldatu egiten jako bere senide bakarra, aitita, hil ondoren. Protagonistak dana alde batera ixtea erabagiten dau eta harek egindako akatsak desegiten saiatzen da. Euskal lanen presentzia nabarmena MIFA Annecyn
Unicorn Wars filmaz gan, Uniko produkzinoetxe bilbotarra MIFA Nazinoarteko Animazino Merkatura joango da beste proiektu garrantzitsu batzuekaz, besteak beste, Pablo Polledrik zuzendutako Loop film laburragaz, autortza ugari lortu dituana naziboartean. Gizaki bakotxak ekintza bera behin eta barriro errepetiduten dauen gizarte baten errealidadea erakusten dau lanak.
Era berean, bazkideak lortzeko helburuari eutsiz, El sueño de la Sultana proiektua be aurkeztu dabe. Isabel Herguerak zuzentzen dau eta hainbat herrialdetan jazoten eta alkarren artean nahasten diran, hiru istorio kontetan ditu. Gainera, Nora y la dama de Anboto izeneko proiektu barri bat lantzen dabiz eta ha be eroango dabe. Filmeko protagonista, amumari jaramonik egin barik, basoan sartzen da, familiaren landetxetik hur. Han personaia bitxiak ezagutueta gizakien mundura bueltetako hareen beharra izango dua.
Bestalde, Dibulitoonek produkzino fasean dagoan Yokoren oporrak filmari buruzko materiala eskainiko dau. Mai, Oto, Vik eta Yoko lagunen istorioa azaltzen da pelikulan: lehen aldiz bananduko dira udaldia igaroteko eta holan ikasiko dabe umeak dagozan lekuan beti olgetako gogoa dagoala. Laura Martelek idatzitako eleberri grafiko batean oinarrituta dagoan Winnipeg, el barco de la esperanza be bertan erakutsiko dabe. Zazpi urteko neskato baten eta bere aitaren istorioa kontetan dau. Gerratik Frantziara iges egin eta bertan oso momentu gogorrak bizi ondoren, Pablo Neruda buru dauen Winnipeg itsasontzian Txilera joango dira.
Talka Records eta Fermin Muguruza be sektoreko profesional garrantzitsuenak batzen dituan merkatu garrantzitsu honetan izango dira Black is Beltza II: Ainhoa filma amaitzeko behar daben finantziazinoa bilatzeko asmoz. Bigarren atal honek lehenengo lanaren protagonistea zan Manexen alaba Ainhoaren istorioa dau ardatz. Era berean, Lotura Filmsek garapen fasean dagoan Kima Amik telesailari buruzko informazinoa eskainiko dau. Proiektu honegaz Animation Production Days (APD) dalakoetara joan eta Cartoon Forum merkatu entzutetsuan parte hartzeko hautatuak izan ziran. Bizitza eta gustu guztiz kontrajarriak dituen arren, beti alkarregaz olgetako eta dibertiduteko modua daben lehengusu biri buruzko telesaila da.
Era berean, igaz, film laburren mentoring programa batean, Zineuskadik Izar Films etxearen Azkena proiektua saritu eban, nazinoarteko market trip bategaz. Ha datorren eguaztenean gauzatuko da, 10:30ean, Alca-Nouvelle Aquitainegaz batera atondutako pitching saio bategaz. Lana Ane Inés Landetak eta Lorea Lyonsek zuzendu dabe eta amatasunari buruzko hausnarketa sakona egiten dau. Jardunaldiaren helburua da zinemagileek euren proiektua lehen aldiz nazinoarteko audientzia bati aurkeztea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!