Kirolean eta enpresan egindako pandemia ostearen kudeaketeari buruzko hausnarketa egin dabe

Bizkaie! 2022-06-13 07:45   Kirola

Danoi jagoku, baita enpresei be, eten barik moldatzeko gaitasuna sortzea.

Basque Team Fundazinoak eta Estrategia Empresarialek atondutako jardunaldian, kontrako egoerei aurre egiteko orduan, taldeen kudeaketeari, malgutasunari, egokitzeko gaitasunari eta helburuei jagokenez, indarguneak aztertzearen garrantzia azpimarratu da.

Basque Team Fundazinoak eta Estrategia Empresarialek atondutako Kirola eta enpresa, pandemiaren osteko kudeaketea izeneko jardunaldian izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Maialen Chourraut hiru domina olinpiko dituan Basque Teameko piraguistea, Lucas Eguibar snowboardcrosseko egungo munduko txapelduna, Maria Lasa Irizar enpresako zuzendari nagusia eta Nerea Burutaran Ternua Groupeko personen zuzendaria.

Ekitaldia Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailearen berbaldiagaz hasi da eta nabarmendu dau fundazinoan, kirol-emoitza bikainak sustatzeaz gan, kirolariei be laguntzen jakela, goi-mailako lehiaketan egindako ibilbidea amaitu ondoren, lan munduan sartzeko arazo gitxiago izan deiezan. Basque Teamek 2017an lotu eban lankidetza-hitzarmena euskal patronalagaz eta lanean jarraitzen dau kirolariak eta enpresak hurreratzeko ahaleginean. Era berean, adierazo dau goi-mailako kirolak bikaintasuna adierazoten dauela eta erakargarritasun eta interes handiko jarduerea dala, ordezkaritza-funtzinoagaitik eta jarduera fisikoaren sustapenean eta jarduera horri lotutako balioen sustapenean dauen eraginagaitik.

Olatz Legarzak egindako edegiereraren ondoren, Roberto Urkizak, Estrategia Empresarialeko kontseilari ordezkari eta zuzendariak, moderautako mahai-ingurua hasi da; bertan, kirolak enpresa mundutik zer ikasi leiken eta alderantzizkoa, aztertu da. Pandemia osteko egungo egoereari zelan aurre egiten gabizen eta gure indarguneak zeintzuk diran errepasau da. Maialen Chourrautek esan dau covid-ak sortutako krisiak maila guztietan jo gaituala. Lucas Eguibarrek, bere aldetik, Basque Team bekearen laguntzea izatea eskertu du, lanean jarraitzeko oinarria izan dalako.

Danoi jagoku, baita enpresei be, eten barik moldatzeko gaitasuna sortzea, presentzialtasuna eta telelana daben poitika hibridoak sortzea adierazo dau Nerea Burutaranek. 

Etorkizunean ziurbakotasunagaz lan egiten jarraitu beharko dogu, pandemiak edo bestelako egoerak gorabehera. Lehiaketa bat ziurbakotasuna da. Eragin kaltegarria edo mesedegarria. Aukera horrek lan egiteko gogoa emoten deusku eta zerikasia dakar
, nabarmendu dau Chourrautek. Horren harian, Maria Lasa Irizarrek azpimarratu dau ziurbakotasuna positiboa edo negatiboa izan daitekela eta guk aukera bihurtzen dogula.

Ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ondokoa nabarmendu dau: Pandemiak gauza asko erakutsi deuskuz: Ziurbakotasunaren eta ezbeharraren kontzientzia sortu deusku, gure jarduerak aurrera eroateko ingurune seguruak sortu beharraren kontzientzia; ekonomian, bardintasunean eta erronka digitalean gainditu bako erronkak izatearen kontzientzia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu