Zazpi film labur sartu ditue Kimuak 2022 katalogoan
2022-06-09 09:17 ZinemeaNazinoartean erakutsiko ditue, bertoko zinemagintzea sustatzeko asmoz.
25. deialdia dau aurtengoa Kimuak programeak, euskal film laburrak nazinoartean zabaltzeko sortutako egitasmoak. Etxepare Euskal Institutuak antolatuta eta Zineuskadik kudeatuta, 2022ko deialdia martxan dago, eta aurtengo katalogoan sartu diran pelikulak aukeratu ditue dagoeneko. Zazpi film labur dira, horreetatik hiru euskerazkoak, eta sei, emakumeek zuzenduak.
Aurtengo deialdira 75 film aurkeztu dira. Zinemagintzearen eta unibersidadearen munduko bost kide egon dira epaimahaian, nazinoartean zabaltzeko zazpi lan aproposenak aukeratzeko. María del Puy Alvarado, Alejandro Díaz Castaño, Vanesa Fernández, Iñaki Lazkano eta Javier Ocaña izan dira epaimahaikideak.
Fikzinoak eta dokumentalak dagoz zazpiko zerrendan. Honeek dira pelikula aukeratuak:
- Contadores, Irati Gorostidi.
- Cuerdas, Esti Urresola.
- Fe, Maider Fernández.
- Hemen bizi da maitasuna, Ainhoa Olaso eta Enara García.
- Hirugarren koadernoa, Lur Olaizola.
- Irrits, Maider Oleaga.
- Lanbroa, Aitzol Saratxaga.
Kimuak katalogoan sartu diran film labur horreek mundu zabaleko jaialdi eta azoketara eroango ditue, euskal zinemagintza garaikidearen erakusgarri lez eta nazinoarteko zirkuituan ibilbidea egin deien. Dana dala, pelikula horreetako batzuek lehendik be urten izan dabe nazinoartera, esate baterako, Esti Urresolaren Cuerdas Canneseko jaialdi ezagunean egon zan eta sariak be irabazi zituan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!