Bolintxutik ez da pasauko Txosnaganerako ibilaldi neurtua

Bizkaie! 2022-06-07 08:23   Kirola

Agintariek galarazo dabe Bolintxuko bidezidorretik igarotea.

Bilboko Konparsak federazinoak Txosnaganerako mendi-igoerearen X. ekitaldiari ekingo deutso aurten, bagilaren 11n eta eguenera arte arte zabalik dago parte-hartzaileek izena emoteko epea. Aurten, ibilbide aldaketea egin behar izan dau Konparsak federazinoak, izan be, Supersur-en lanak dirala eta, agintariek galarazo egin dabe Bolintxuko bidezidorretik igarotea.

Bilboko Konparsak kolektiboaren eretxiz, bitxia da, baina apenas kalterik izango ez ebala esan arren, handik ibilzea eragotzi dabe, bidezidorrak berak baino trafiko gitxiago dauen makroegitura hori egiteko.

Kontuak kontu, bilbide bi izango dira aurten be, Bolintxu bidearen ordez konparsek adostutako zati alternatiboaren salbuespenagaz.

Lehenengoa, mendian eskarmentua dauen jentearentzat, 19,17 kilometrokoa (967 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazinoa batu eta 15 minutu aurrerago urtengo dabe mendizaleek San Adriango eleizatik.

Bigarrena, 13,6 km (582 metroko goranzko desnibela), 9:15ean dokumentazinoa batzeko eta 15 minutu aurrerago urtetako, leku beretik.

Helmugea Atxuriko Enkarnazino plazea izango da, auzoko jaiakaz bat eginez. Bertan, mendizaleek topauko ditue indarrak berreskuratzeko behar dan guztia; han bertan izango da parte-hartzaileentzako sari-banaketea.

Izen-emotea Bilboko Konparsak taldearen webgunean egin daiteke bagilaren 9ra arte eta parte-hartzea doban da. (argibide gehiago hemen).


- Txosnaganeko ibilbide laburra (barria):

- Txosnaganeko ibilbide luzea (barria):

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu