Iker Sastrek brontze bi irabazi ditu Montenegron
2022-06-06 10:24 KirolaHirugarren metal preziatuena eskuratu dau Montenegroko Open-ean, bakarka zein taldeka.
Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak, Basque Teamen bekea dauenak, hirugarren metal preziatuena eskuratu dau Montenegroko Open-ean, bakarka zein taldeka. Banakako brontzea 2 klasean lortu dau, errubera-jarlekuko kirolarien klasean. 1977. urtean Bilbon jaiotako kirolariak 3-0 irabazi deutse Goran Perlic serbiarrari, Peter Lovas eslovakiarrari eta Andrew Guy britainiarrari. Final-laurenetan 3-2 (8-11, 12-10, 9-11, 11-8 eta 11-7) irabazi deutso Federico Crosara italiarrari podiumean postu bat ziurtatzeko eta Martin Ludrovsky eslovakiarrak baino ez deutso finalerako bidea oztopatu, haren kontra galdu baitau 1-3 (19-17, 6-11, 7-11 eta 5-11).
Binakako txapelketan, Miguel Angel Toledo bikotekideagaz, 3-1 galdu dau Jan Riapos eta Martin Ludrovsky eslovakiarren kontra baina 3-0 irabazi deutso Daniel Rodriguez espainiarrak eta Gregorios Chryssikos greziarrak osotutako bikoteari MD4 klaseko finalaurrekoan lehiatzeko. Finalerdian Rafal Czuper eta Tomasz Jakimczuk poloniarren kontra 3-1 galdu eta gero, hirugarren postuagaz konformau behar izan dabe.
Oso ondo jokatu dot Montenegron, bero itogarriagaz eta arerio oso gogorren kontra, danak Granadako Munduko Txapelketarako txartela lortu guran. Multzoetako fasean ibili nintzan aurrean, arerio zuzenen kontra set bakar bat be galdu barik. Ludrovskyren kontrako finalerdian oso zentrauta jokatu eta irabazten hasi naz, baina partidu bikaina egin dau eta galdu egin dot, adierazo dau euskaldunak, zemendian jokatuko dan Munduko Txapelketarako sailkapena helburu dauela.
Iker denporaldi bikaina egiten dabil, Montenegron lortutako brontzezko domina biei Parisko Nazinoartekoan irabazitako urrezko dominea gehitu behar jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!