2022an, arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko da
2022-06-02 13:04 KultureaEgitasmoaren helburua euskerazko sorkuntzea sustatzea.
Gerediaga Alkarteak eta Durangoko Udalak bosgarren urtez martxan jarriko dabe Durangoko Azokan emongo daben Sormen Bekea Da. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntzea sustatzea eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emotea da.
2022an, arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko da. Beraz, besteak beste, antzerki, zirko, jantza, performance eta magia disziplinetako proiektuak edo beste kultur disziplina bategaz buztartutako proiektuak aintzat hartuko dira deialdian.
Sortzaile barriaren definizinorako, aurkezten dauen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea hartuko da kontuan. Durangoko Azokako Szenatokia guneak 2019ko edizioan, euskerazko arte eszenikoen pieza laburren egitaraua eskaini eban. Hurrengo edizinoetan formatua errepetidutea izan zan asmoa, baina pandemiaren eraginez ez zan egin.
Sarituko dan proposamena, 2023an, Szenatokiko eskaintza nagusia izatea da deialdi barriaren helburua. Aurreko lau edizinoetan, literaturea, musikea, ikus-entzunezko eta proiektu digitalak saritu dira:
2018: ATOPIArpg euskerazko rol jokoa (literaturea).
2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musikea).
2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa).
2021: Barraka. Bideojokoa (57. Durangoko Azokan estreinauko da).
Oinarriak, informazino gehigarria eta formularioak hemen.
Oinarrien laburpena
Sortzaile barrientzat (aurkezten dauen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea).
18 urtetik gorakoa, banaka zein taldeka.
Bekearen zenbatekoa: 15.000€
Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emongo jako eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
2021ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, zarratuko da lanak aurkezteko epea.
Proposamenak posta elektronikoz bialduko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus.
Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk :
Eskaera formularioa.
Sortzailearan curriculuma eta portafolioa.
Proiektuaren memoria (motibazinoa, luzera, kronograma...).
Balorazio erispideak:
Proiektuaren kalidadea.
Gaitasun barritzailea eta originaltasuna.
Proiektua zabaltzeko ahalmena.
Proiektua jentaurrean denfendidutea.
Ebazpen prozedurea
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu eta horreek proiektua defendidu beharko dabe epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketearen ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen barri 57. Durangoko Azokearen egitarauaren barruan emongo da.
Urtebeteko epea izango dau hautatuak proposamena amaitzeko eta 58. Durangoko Azokan (2023an) erakutsiko dau emoitzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!