Hamen da Le Tour de France 2023rako kartel lehiaketea

Bizkaie! 2022-05-19 12:32   Kirola

Proposamenak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 20an amaituko da.

2023ko Frantziako Tourraren urtekerak hiru etapa izango ditu Euskadin. Hauxe da aukerea 2023ko Frantziako Tourrerako kartel ofiziala diseinetako eta munduko kirol ekitaldi handienetako baten parte garrantzitsu bihurtzeko.

Bilbon hasiko da da munduko txirrindularitza lasterketa gogorrena: Garagarrilaren 1etik 3ra, hiru etapa egingo dira Euskal Herriko errepideetan, hilaren 23an Parisen amaitu baino lehen. Tradizinoa da kartel berezi bat egitea Frantziako Tour bakotxerako

Kartela ibilbideagaz batera aurkeztuko da urrian Parisen eta kartel lehiaketearen irabazleak aukerea izango dau inaugurazinora joateko.

Aukeraketa prozesua eta parte hartzeko epeak

Txostenak jasotea: Deialdia zabalik egongo da 2020ko maiatzaren 2tik maiatzaren 20ko 23:59ra arte (Europako ordutegia).

Maiatzak 25: Epaileen 1. bilera 5 finalistak aukeratzeko.

Maiatzak 27: Ezagutzera emongo da nortzuk diran finalistak eta euren bost obren lanketa faseari ekingo jako.

Bagilak 20: Bost kartel finalistak entregauko dira bersino bertikal eta horizontalean.

Bagilak 22: Epaimahaiaren 2. bilerea.

Ekainak 25: Ezagutzera emongo da zein dan obra irabazlea.

Garagarrilak 30: Behin betiko materiala, roll-up bat eta animazinoa entregauko dira.

2022ko urria: Obra irabazlea argitaratu eta maila ofizialean aurkeztuko da Parisen.

Lau finalistentzat: 5.000 € gordin personako.

Deialdiaren irabazlearentzat: 18.000 € gordin. Aurtengo kartel lehiaketearen irabazleak, diru-sariaz gan, Pariserako bidaia bat irabaziko dau ibilbidearen aurkezpenera joateko (gehienez persona bat).

Informazino guztia digitalean aurketu beharko da ezarritako epeen barruan.

Konsultetarako eta dokumentazinoa aurkezteko helbidea: internacional@euskalirudigileak.com

E-mailaren gaia: TOUR DE FRANCE 2023 DEIALDIA

Oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu