Badator XII. Gizazinea

Bizkaie! 2022-04-29 08:35   Zinemea

Apirilaren 30etik maiatzaren 31ra egingo da Bilbon.

Gizazinea programearen 12. edizinoa apirilaren 29tik maiatzaren 31ra egingo da Bilboko hainbat egoitzatan, besteak beste, Bilborock aretoan, El Carmen aretoan eta San Frantziskoko Udaltegian. Caostica alkarteak atondu ditu jardunaldiok.

Aurten, Boria erakusketea izango da (Arkameyers 2022), ingurumen-krisiaren alderdi bat jorratzen dauena.

Horrezaz gan, gaurkotasun handiko problematika sozialen inguruan hausnartzen daben hamar film ikusteko aukerea egongo da. Film horreen artean izango dira Theo et les Metamorphoses (Damien Odoul, 2021), gazte trisomiko baten hazte-prozesua jorratzen dauena; El espiritu de la colmena (Víctor Erice, 1973), Le Parody artisteak musikautakoa; eta Euskadin egindako Kinka (Maider Oleaga, 2021) eta Ane (David Pérez Sañudo, 2020), familia barrruko komunikazioaren inguruan hausnartzen dabenak. Horreen ondoren mahai-ingurua egingo da.

Migrazinoaz be berba egiteko aukerea egongo da, honako lan hauek aprobetxauta: Hamza (Miguel García Orive, 2022), Bienvenido a un mundo diferente (Héctor Rodríguez & Samuel Sánchez, 2019) eta Aqui estamos (Javier Ríos, 2021). Bestalde, autismoaren espektroko nahasmendua aztertuko dogu Hors Normens / The Specials filmaren bitartez (Olivier Nakache & Éric Toledano, 2020); eta hainbat dokumental be erakutsiko ditue: 499 (Rodrigo Reyes, 2020), kolonialismo ondoko garaiaren inguruko hausnarketa interesgarria eta Una pelicula de policias (Alonso Ruizpalacios, 2021), poliziaren –Mexikoko zein mundu osoko instituzino polemikoenetako baten– egoerea islatzen dauena.

Programazinoa osotzeko, hautatutako problematiken eremuan dabizen sortzaileak, ekintzaileak, kolektiboak, ikertzaileak eta irakasleak izango ditugu gurean, egiten daben lana ikusarazoteko.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu