45. Euskal Zine Bileran izena emoteko epea garagarrilaren 31ra arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2022-04-27 10:14   Zinemea

Urriaren 20tik 23ra izango da EZB.

Euskal Zine Bilereak 45 urte beteko ditu euskerazko zinemea SORTUz, euskerearen zinemea PARTEKATUz eta euskal zinemagintzeagaz SARETUz.

EZBko lehiaketea, euskeraz produzidutako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu zein gai ezbardinak batzen dituan neurrian eta edizino honetan, sariak indartu eta gehitu egingo dira. Hiru sari nagusi izango dira: film onena (3.000 euro), zuzendaritza onena (1.600 euro) eta gidoi onena (1.600 euro). Horreekaz batera beste sari bat sortu da: Gazte 22 saria (750 euro). Sariok epaimahaikideen esku egongo dira. Horreei ikuslearen saria gehituko jako (750 euro) publikoak emondako botoaren bidez aukeratuko dana.

Lanak aurkezteko epea garagarrilarten 31ra arte egongo da zabalik eta oinarriak zinebilera.eus webgunean egongo dira eskuragarri. Aukeraketea egiteko orduan, Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea bultzatuko da, lehiaketa barruan zein lehiaketaz kanpo.

Aurkezten diran lanen artean 20 inguru izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko eta sortzaileak zein zinegileak Lekeition egoteko azpiegiturea jarriko da, herrira hurreratzeko erraztasunak emon eta alojamendua ziurtatuz. Beraz, zinema giroa bultzatuko da herrian.

45. Euskal Zine Bilereak aurrerapausoak emoten jarraituko dau euskal ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuz eta horretarako film sortzaile, artista eta zinemagile guztien partaidetzea oso garrantzitsua izango danez, parte hartu daizuen gura dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu