Apirilaren 22tik 24ra, Bilbon, XPREST! AUX, Zinemakumeak gara!

Bizkaie! 2022-04-22 08:28   Zinemea

AUX Magazine aldizkariari esker atondutako zinema expreseen jaialdia.

Aurten be, gure inguruko emakumeak ikus-entzunezkoetan lehen pausuak emon deiezan animetako ekitaldia badator, izan be, gaur hasiko da.

XPREST Express Zinemaldia! Aux film labur espresen lehiaketa bat da eta hor edozein personak edo persona-taldek aurkeztutako lanek parte hartzen dabe, aldez aurretik jaialdiaren webgunearen bidez online izena emonda edo apirilaren 22an eguerdiko 12:00etan Bilborock Aretoan, betibe horreek emakume batek edo gehiagok zuzendu dituela egiaztatzen bada.

Emon izena hemen.

Apirilaren 22an, barikuan, Bilborock Aretoan, 12:00etan, Jaialdiaren aurkezpena izango da eta, era berean, film laburren gaia hortxe jakinarazoko da.

Apirilaren 24an, 19:00etan, Bilborock aretoan, amaituko dan jaian parte hartu daizuen animetan zaituegu.

Apirilak 24, domekea, Bilborock Aretoan. Sartzea doban, aforoa bete arte.

18:15: Film laburren proiekzinoa:

Tótem Loba. Zuzendaria: Verónica Echegui (Espainia. 2021): 21 min.

Xsmall. Zuzendaria: Alba Gutiérrez (Espainia. 2022). 13 min..

19:00. XPREST! AUX. Zinema Express Jaialdia

XPREST! AUX. Jaialdiaren 10. edizinoan parte hartuko daben film laburren proiekzinoa.

20:00. Sari banaketea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu