V. Crossover. Telesailen kultura Jaialdia, apirilaren 25etik 30era, Donostian

Bizkaie! 2022-04-21 13:42   Zinemea

Movistar+ek produzidutako El Inmortal estreinauko dabe.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, Kultur Factory Agentziagaz lankidetzan, bosgarren urtez atondu dau Crossover Telesailen Jaialdia. Egoitzak Koldo Mitxelena Kulturunean eta Tabakaleran egongo dira barriro be. Ohiko jardunari eutsiko jako, telesailen estreinaldiak eta eztabaidak eta aurkezpenak eginez.

Aurten, Crossover jaialdia indartsu hasiko da, Vota Juan – Vamos Juan – Venga Juan telesailaren sortze prozesuari buruzko saio edegiagaz; Diego San José eta Víctor García León zuzendari eta gidoilariak bertan izango dira. Gainera, 2deo serieak programearen barruan beste hainbat jarduera profesional izango dira telesailak babesteko, baina ez dira edegiak izango. Jarduera horreetan, Aitor Gabilondo showrunnera, Laura Sarmiento gidoilaria eta Xabier Berzosa produktorea izango dira tutore edizino honetan hautatutako proiektuetan: Lander Castro eta Igor Garcíaren Agur, terrorista; Ana Urquijo Fabeiroren Anomaly, eta Asier Urbieta San Martinen Eneko.

Hilaren 25, astelehena, izango da edizino honen egun handienetako bat, El Inmortal telesailaren estreinaldia izango baita, Canneseries lehiaketan parte hartu barri duen Movistar+en drama kriminalarena. Serieko talde artistikoko kide batzuk, Jon Kortajarena buru dabela, Donostian izango dira, Mariola Cubells kazetariagaz, Movistar+eko produkzino originalaren zuzendari Domingo Corralegaz eta telesailaren sortzaile José Manuel Lorenzogaz batera.

Ganerakoan, hilaren 26an, David Simón: izorra dadila ikusle ertaina? mahai-ingurua izango da, Paloma Rando eta David Truebagaz; Isabel Vázquez izango da moderatzailea.

Hilaren 27an, barriz, Atresmediak Carmen Mola saridunaren La novia gitana nobelearen inguruan egindako egokitzapena eta horren lehen irudiak aurkeztuko dira esklusiban.

Estreinaldiei jagokenez, Magpie Murders telesailaren (AXN) lehenengo kapitulua iusi ahal izango, baita The Palaceren (Der Palast) estreinaldia be.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Azken buruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak ikus-entzunezkoen sektorea babesten jarraitzen dau eta, horreazaz gan, Koldo Mitxelena Kulturunearen zinemearen eta telesailen aldeko jarrereak bat egiten dau eremu horretan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua jorratzen dagoan ikus-entzunezko proiektuen babes, sustapen eta zabalkundeagaz: Elías Querejeta Zinema Eskolea sortzea, eskola horretan matrikuletako bekak, Lanabesa laguntza-lerroa (2017tik iraupen luzeko 70 ikus-entzunezko proiektu baino gehiago lagundu ditu) edo Gipuzkoako Foru Aldundia San Sebastian-Gipuzkoa Film Comissioneko kide izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu