Zidarrezko Fotogramas Sari Berezia emon deutse Zinemaldiari

Bizkaie! 2022-04-06 10:40   Zinemea

Donostiako jaialdiaren 70 urteko bidea autortzea izan da asmoa.

Jose Luis Rebordinos, saria hartzeko momentuan (argazkia: Donostia Zinemaldia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Zinemagintzearen alorrean Fotogramas gaztelaniazko argitalpen espezializaduak emoten dituan sarietan gogoan hartu dabe Donostiako Zinemaldia. Madrilen banatu ditue 2021eko edizinoari jagokozan sariak, eta hantxe izan da Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria, Zidarrezko Fotogramas Sari Berezia hartzeko.

Irailaren 16tik 24ra, Donostiako Zinemaldiaren 70. edizinoa beteko da. Hortaz, ibilbide luze eta oparoa autortu nahi izan deutso Fotogramasek. Aldizkariko arduradunek Zinemaldiaren ekarpenak nabarmendu ditue: Edegitasunaren aldekoa izatea eta une bakotxeko zinema jakin-nahienari eta barritzaileenari zabalik egotea. Zazpi hamarkadotan ikoniko bihurtu dala dinoe.

Jose Luis Rebordinosek saria eskertu dau Zinemaldiko lantalde osoaren izenean. Jaialdi guzti-guztiek behar dabe industriaren eta hedabideen babesa, bestela ez litzatekez existiduko, adierazo dau Madrilgo Eslava antzokiko galan. Sari hau 70 urtez, lanaren lanaz, Zinemaldia posible egin daben persona guztiena da, baina baita gaur hemen zagozen guztiena be.

Fotogramasek berak egiten dauen lana be txalotu dau Rebordinosek: Hilero-hilero Fotogramas edegiten eta munduko beste leku batzuetatik etozan filmen eta estreinaldien albisteak ilusino handiz irakurten bizitzea emon dauen belaunaldi horretakoa naz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu