Nahia Zudairek urrea irabazi dau estilo libreko 800 metrokoan

Bizkaie! 2022-04-04 07:45   Kirola

Zudairek 10:36.34ko markea egin dau.

Basque Teameko Nahia Zudaire ugerlariak urrezko dominea irabazi dau Alemaniako uriburuan, ugerketa paralinpikoko Munduko Serieetan. Tokioko Jokoetan lehiatu zan ugerlariak urrezko dominea irabazi dau estilo libreko 800 metrokoan, ezintasun anitzeko sistemearen arloan S8 kategorian, 10:36.34ko markea eginez.

Bestalde, Iñigo Llopis Basque Teameko bekadunak, S8 kategorian, bizkar estiloko 50 metroetako proban hamabigarren postuan amaitu dauen arren, Espainiako errekorra hausi dau, 31.93 segundoko denporea eginez. Gainera, txapelketako lehen jardunaldian laugarren postua eta beste Espainiako errekor bat lortu ditu estilo libreko 200 metrokoan, 2:11.67ko denporea eginda.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu