Mikel Uralderen 'Hormak', 15. Huhezinemako irabazle
2022-04-04 09:15 ZinemeaIkusleen saria Aitor Gametxorentzat izan da.
Amaitu da Huhezinemaren 15. edizinoa, pandemiako murrizketak atzean itxi eta ohiko eskaintzara bueltan. Film laburrak eta bideoklipak ikusi ez eze, soinu banden sorkuntzaz, karakterizazinoaz eta etorkizunaz gehiago ikasi ahal izan dabe parte-hartzaileek eta azken egunean sariak banatu dira.
Palmaresean makina bat film eta zinemagile sartu dira. Sail Ofizialean, Mikel Uralde izan da irabazle nagusia, Hormak lanari esker. Beste sarituak honeek izan dira: Vertigo saria Julen Higuerasentzat (Albondigas), Soinu Onenaren saria Aitor Oñederrarentzat (Ur azpian lore) eta Mundukide saria Raquel Calvo Larrarterentzat (Yungay 7020).
Sail Ofizialaren barruan, ikus-entzuleek erabagiten dabe beste sari bat, Publikoarena. Kasu honetan, Aitor Gametxori egokitu jako, Berak baleki film laburrari esker.
Sail Ofizialaz aparteko MU Sarietan, ostera, lan bat nabarmendu da argi eta garbi, Asko falta da? izenekoa. Atal horretako bost kategoriatatik hirutan irabazi dau, hau da, Fikzino Onena, Soinu Onena eta Ikusleen Saria. Argazki Onena Hurrengo Geltokia-k irabazi dau, eta K-Saria, Ama? izenekoak.
Azkenik, bideoklipen atalean be hainbat sari emon ditue. Lehena, Liher taldearen Teloia kantuarentzat Nitya Lopezek egindakoa izan da. Bigarren, Alai Ormazabal de Urresti, Alai eta Pablo Reverteren Ozen bideoagaitik. Hirugarren saria Marino Pardo Fuentek eroan dau, Johnny Grasoren Espada y Rosa kantuaren bideoagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!