Emakumeen IV. Eskupelota Bizkaia Txapelketea martiaren 22an amaituko da

Bizkaie! 2022-03-23 10:57   Kirola

Bizkaiko hiru frontoitan jokatuko da.

Lau bikotek jokatuko dabe txapelketea martiaren 18an Bizkaia Frontoian, martiaren 25ean Zallan, apirilaren 1ean Zierbenan eta apirilaren 8an, Bizkaia Frontoian. Finala apirilaren 22an izango da Bizkaia Frontoian eta partidu guztiak 19:00etan hasiko dira.

Lorea Bilbao Ibarrak, Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, txapelketea jokatuko daben pelotariakaz batera, Bizkaiko Foru Aldundiak bultatzen dauen emakumeen IV. Eskupelota Bizkaia Txapelketea aurkeztu dau.

Martiaren 18an Bizkaia Frontoian hasitako Bizkaia Torneoan zortzi pelotarik bikoteka jokatuko dabe; lau bikoteak honako honeek izango dira: Aldai eta Mendizabal; Arrizabalaga eta Agirre; Garai eta Gaminde; eta, azkenik, Larrartek eta Oses.

Aurkezpenean Lorea Bilbao Ibarrak azaldu dauenez, zortzi emakume kirolarik, txapelketa honetan behintzat, pasinoagaitik eta zaletasunagaitik baino zeozer gehiagogaitik jokatuko dabe, izan be, erakundeen lana be bada gure lurraldeko kirolariek lan-baldintza egokiakaz jokatu deien bermatzea. Gure lana trabak desagerrarazotea da, emakumeen kirola sustatzea eta emakumeak kirolean egiten dauen lana profesionalizetea, kasu honetan, pelotan.

Partiduetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan erosi ahal izango dira eta prezioa 3 €-koa izango da. Partidu guztiak Bizkaia Frontoiaren Facebook bidez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu