Balluerka eta Pradales, Injineruak-Deustu 40. Estropadako erronkearen babesle

Bizkaie! 2022-03-21 12:04   Kirola

Unibersidadeen arteko arraun probearen 40. edizinoa apirilaren 8an egingo da.

Datorren eguaztenean, martiaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, Bilboko Itsasmuseumen, erronka ekitaldia egingo da Injineruak eta Deustuko tripulatzaileen artean, orain urte bi laguntzarik emon ezin izan daben babesleek lagunduta. 2020ko martian alarma egoerearen ondorioz estropadea bertan behera itxi eben.

Erronkearen ekintza honetan, aurreko edizinoko txapeldun ez diran tripulazinoek aurrez aurre barrirako desafioa egingo deutse irabazleari. Injinirutza Eskolako Íñigo Martínez de Alegríak, amabitxi, Nekane Balluerka EHUko errektore ohiak, Deustuko Unibersiadeari erronkea botako dieutso Guillermo Ranero arraunlariaren erronkea onartuko dauena, aitabitxi Imanol Pradales, Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuagaz batera. 

Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak, Estropadearen babesle nagusia, notario lanak egingo ditu, unibersidade zentroen arteko erronkearen lekuko.

Derby Gardeazabalek neurrira egindako ingeles estiloko jakak jantziko ditue itsasontziek, Deustu gorriz eta Injineruak urdinez:

Ekitaldian, Estropada egunean, hau da, apirilaren 8an, kalea aukeratzeko eskubidea zozketatuko da, Eusko Jaurlaritzeak Errepublikan egindako pezeta biko txanpon bat erabiliz.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu