Gorbeia Suzien 2022ko babesle nagusia izango da Merrell

Bizkaie! 2022-03-16 13:23   Kirola

Gorbeia Suzien Merrell 2022 urriaren 8an egingo da Zeanurin.

Erretratua: EscobedoHeart | Ikusi handiago | Argazki originala

Gorbeia Suzienek eta Merrellek, outdoor oinetakoetan espezializautako markeak, babesletza-akordioa sinatu dabe Gorbeia Suzien Merrell 2022 lasterketearen hurrengo edizinoko title sponsor-a izateko.

Merrell etxeak nabarmendu dauenez, Merrell aurten sinatzen dagoan babesletzakaz, Trail Run arloko marka bezela gero eta sendoago dabil eta egutegiko mendi lasterketa askotan dago presente. Lasterketa hau balio handikoa da Merrellentzat, izan be, Munduko Kopako edo Skyrunner World Serieseko finala izateaz gan, Oihana Azkorbebeitia eta Ander Iñarra, nazinoarteko gure atleta bi, euskaldunak dira eta lasterketan parte hartuko dabe. Merrellek bere atletei emoten deutsen hurreko laguntza-markeak oso presente dauen balioa da eta hurrekotasun hori holako akordioetan islatzen da.

Gorbeia Suzien Merrell 2022 berezia izango da. Edizio honetan, 32 kilometro eta 21 kilometroko lasterketa bi horreez gan, SkyMastersa hartuko dau. 32 km-ko lasterketarako izen-emotea martiaren 20ra arte egin ahal izango da www.gorbeiasuzien.eus webgunean eta, ondoren, martiaren 25ean, zozketea egingo da urtekerako parte-hartzaileen zerrendea eta itxaron-zerrendea zehazteko. 21 km-ko lasterketarako izen-emotea apirilaren 4tik egongo da zabalik dorsalak agortu arte.

Merrell

1981ean sortu eben Randy Merrell-ek eta Clark Matis-ek Vermont-en (AEB). Aire zabalaz gozetako errendimendu handiko oinetakoakaitik da ezaguna Merrell. 40 urteko esperientziak outdoor oinetako multifuntzionalen munduko lider bihurtu dau (Sporting Goods Intelligence 2019 – Rugged Outdoor Footwear – kategoriaren arabera) eta 190 herrialde baino gehiagotan dago.

Merrell-en dana bidean eta abenturan dagozan beharrak asetzera bideratuta dago, teknologia barritzaileak garatuz oinetako original, funtzional, moldakor eta iraunkorrak eskaintzeko. Wolverine Worldwide, Inc. taldearen markeak mendi-ibilirako, trail runningerako, entrenamendurako (barefoot) eta lifestyle oinetakoak egiten ditu.

Informazino gehiago: www.merrell.com edo www.wolverineworldwide.com web orrian eta Merrell Espainiako Facebook kontuan @merrellspain jarraituz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu