Gernika, goi mailako kirolaren eredu

Bizkaie! 2022-03-08 11:16   Kirola

Euskerea da komunikazinorako hizkuntzea entrenamenduetan.

Gernika herri euskaltzalearen eredu parebakoa da, izan be, herritarrak udalerrian bertan abiarazotako egitasmo askotan esku hartu eta horren erakusgarri kirolaren esparruan jazoten da: Egun hainbat diziplinatako kirol taldeak dagoz udalerrian, besteak beste, futbola, saskibaloia, errugbia, esku pelotea, zesta-puntea, gimnasia erritkimoa edota atletismo talde bat; hori guztia 17.000 biztanle inguru dituan herri txikian.

Horrezaz gan, horretako bi goi mailako kirol taldeak dira: Gernika KESB eta Gernika Rugby taldea. Esangura horretan, Bizkaialde Fundazinoaren parte diran azken bi horreekaz egon gara kirol munduan Gernikan euskerearen erabilerea zelan dagoan jakiteko, baita herri sentimendua zaleen artean zelan islatzen dan ezagutzeko be. Iñaki Uribe Gernika Rugby taldeko presidenteak dinoanez, kluba familia bat da eta azken urte honeetan klubeko taldeetara heldutako atzerritarrak nabarmenduko neukez (12 kide). Klubean dagoan giroa bikaina da eta orain aste batzuk barbakoa bat egin eben danak batera, zuzendaritzako kideek, langileak eta jokalariek.

Euskerea komunikazinoetarako hizkuntzea

Argudiatzen dau euskerea dala komunikazinorako hizkuntzea entrenamenduetan, jarraibideak eta zelaiko jokaldiak be euskeraz egiten ditue, baita atzerritarrakaz be, euskeraz ondo jakin ez arren; polito dabiz euskeraz eta Uriberen eretxiz, gure taldeko atzerritarrae herriko ikastoletako programa batean parte-hartzen dabiz eta bertan errugbia irakasten deutse ikasleei.

Uribek nabarmendu dauenez, Hemengo askorentzat, gernikar edo euskaldunei buruz nabil, euskerea ama hizkuntzea da, euskeraz ikasi eta hazi dira, horregaitik egiten dabe euren hizkuntzearen alde zelaietan.

Uribek autortu dau, gernikarrak dirala dituan gauzarik onena, oso zalego fidelak baitira. Zale askok, errugbi taldearen jarraitzaile sutsuak izateaz gan, Gernika KESB be maite dabe.

Zaleen berotasuna

Uribe saskibaloi taldeko bazkidea da eta harro dino herriak jokalekuan eskaintzen dauen berotasunaz gan, kanpoan jokatzen dabenean jarraipena be sekulakoa dala. Gaur egun Gernika Rugbyk 575 bazkide inguru ditu eta normalean 500 persona hurreratzen dira partidu garrantzitsuetara.

Uribez gan, Gernika KESBko jokalaria dan Marta Alberdigaz be egon gara: Alberdik be saskibaloian gernikarrak oso fidelak dirala dino, Malosten eta udalerriko kaleetan be zaleen berotasun itzela sentiduten dabela. Alberdiren eretxiz, taldea ez da ezer zale barik, euren aupadek indarra emoten deutsela jarraitzeko. Egun bostehun eta piku bazkide dagoz eta, hori ikaragarria da.

Bizkaitar bi

Alberdik zuzendaritzako kideakaz taldeak dituan hartu-emonak zorragarriak dirala adierazo dau eta igarten dala lan handia egiten dabela. Taldean bizkaitar bi gagoz eta, eurekaz euskeraz komuniketanatzen saiatzen gara ahal dugun guztietan. Alberdiren bigarren denporaldia da Gernikan eta zehaztu dauenez, niretzat ohore handia da talde honetan egotea eta horrek eragina dau herritarren artean be, bertakoentzat gernikar bat lehen taldean egotea harro sentiduteko modukoa baita. Alberdi aurrera egiteko prest dago eta umeen artean be ilusinoa da nagusi, erreferente moduan izaten dabelarik Alberdi.

Kirola eta euskere buztartzea

Alberdiren eretxiz, euskera oso garrantzitsua da kirolean, bai hezkuntzan, baita euskaldunon edozein hartu-emonetan be. Kirolean oinarrituz, kirolari euskaldunak kapaz izan behar dira kirola eta euskerea buztartzeko. Gernikarrak adierazo dauenez, Euskal Herrian ezinbestekoa izan beharko litzateke euskera maila bat izatea. Horrezaz gan, batzuetan taldekide bizkaitar biren artean euskerazko berbak erabilten
doguz, beste taldeko jokalariak endredetako asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu