'Bizkaialderen ekarpena ezinbestekoa da Bizkaian kirolak hazten jarraitu daian'

Bizkaie! 2022-03-01 09:19   Kirola

Bizkaialdeko hogei enpresa baino gehiago, 31 klub eta 38 talderen ordezkariak batu dira.

Bizkaia Bizkaialde Fundazinoak Bilboko Bizkaia Frontoian egin dau urteroko bilerea, Lorea Bilbao Ibarraren, Bizkaialde Fundazinoko Patronatuko buru eta Euskera, Kultura eta Kirol diputadua bertan zala.

Urteroko hitzordu honetan Bizkaialdeko hogei enpresa baino gehiago, 31 klub eta 38 talderen ordezkariak batu dira.

Bizkaialde Fundazinoak Lurraldeko kirolaren ordezkarien aurrean hamalaugarren topaketea egin du eta hitzordu horeetan Lorea Bilbao Ibarrak Lurraldeko kirolaren alde egiten daben erakundeen ahalegina eskertu dau.

Bizkaialde Fundazioaren Patronatuak Bizkaia Frontoian jaso ditu Fundazinoa osotzen daben erakundeak eta enpresak, bai eta kirolariak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dauen Bizkaialderen ekarpenen onuradun diran kluben ordezkariak be. Lorea Bilbao Ibarra patronatuko buruak esker ona adierazo deutso Bizkaiko kirol-sareari, Bizkaian kirolak indartsu, osasuntsu eta maila handikoa izaten jarraitu daiala posible egiteagaitik. Lorea Bilbaok eskerrak emon deutsee Bizkaialderen aldea egin daben enpresei, izan be, proiektu hau babestuz, Bizkaiko kirola bultzatzen eta indartzen laguntzen dabe.

Horrezaz gan, diputadu eta fundazinoko buruak dei egin dau, Gehiago izan behar dogu, fundazinoa handitu, enpresa gehiago batu daitezala Bizkaialdera, Bizkaiko kirolak behar gaituelako eta Bizkaiak kirol-sare sendoa izaten jarraitu behar dauelako. Bilbao Ibarrak azaldu dauenez, hamarkada bi baino gehiago dira Bizkaialdek bere helburua beteten dauela: bestela oso gatx eukiko leukien Bizkaiko hainbat klubi lehiakortasun-maila gorenean sartu eta irauteko aukerea emotea. Fundazinoaren balioak be azpimarratu ditu: aukerearen aldeko balioa, kirolari gazteek ispilu bat izan deien, motibazinoa, bertan euren burua islatzeko; barrubatu ahal izango dituen kirol-erakunde bat izan deien, baldin eta lanaren eta talentuaren buztarketeak maila gorenera heltzea ahalbidetzen badeutse. Bizkaiko kirol-zaleentzako balioa, beti baitabe aukerea maila goreneko kirolaz gozetako. Bizkaiko gizarte osoarentzako balioa, ze kirolak eta Bizkaialdeko taldeek, ordezkatzen baikaitue eta identifikauta sentiduten baikara euren koloreak, euren babesleak eta zaleak defendiduteko daben ereagatik. Gauzak egiteko modua konpartiduten dogulako: lan gogorra, muga bako esfortzua, joko garbia eta harrotasuna, harrotasun handi bat. Lorea Bilbaok ondokoa gaineratu dau: harrotasun horri esker lortu dogu, lortu dozue, ezinezkoa emoten eban hori: lehiaketa guztietan parte hartzea, lortutako emoitzetan nabarmentzea eta, kasu askotan, gatxena lortzea, podiumaren goreneko mailara igotea.

2021-2022 denporaldi honetan, Bizkaialde Fundazinoak 1.025.000 euro baino gehiagoko laguntzea emongo deutse 15 kirol-modalidadetan maila gorenean lehiatzen diran 31 klub eta 38 talderi.

Hona hemen Bizkaia Bizkaialde Fundazinoak 2022an babestuko dituan kluben zerrendea:

Alusigma Peñota Dental Triathlon Team, Athletic Club, Beisbol San Inazio, Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea, C. Atletismo Bidezabal, C.D. B.S.R. Bilbao, CD GORA BILBAO, CDC Velodromo Duranguesado, Club Ajedrez Sestao, Club Askartza Claret, Club Atletismo Adaptado Javi Conde, Club Atletismo Santutxu, Club Balonmano Zuazo, Club de Gimnasia Ritmica Sakoneta, Club Leioa Igeri Waterpolo, Sestaoko Club Voleibol Antonio Trueba, Deusto Arraun Elkartea, Durango Kirol Taldea, Gaztedi Club, Gernika KESB, Gernika Rugby, Getxo Rugby Taldea, Isuntza Arraun Elkartea, Itsasoko Ama Arraun Taldea, Kaiku Arraun Taldea, Metropolitano Club Patinaje, Ondarroa Arraun Elkartea, Raspas Arraun Elkartea, Real Club Jolaseta, Sociedad Deportiva Ugeraga eta Zierbena Arraun Elkartea.

Bizkaialde Fundazinoa eratzen daben erakundeen eta enpresen zerrendea honako hau da: Bizkaiko Foru Aldundia, Athletic Club de Bilbao, Bilbao Port, IMQ, Nortunel, Petronor, IDOM, Grupo Acha, Olarra, Mikeldi, Viuda de Sainz, Ibarrondo, Boslan, Campezo, Lanmedia, Inbisa, Sidenor, Cycasa, Alaiki, SDEC, Bizkaie!, Deia, El Correo, Bizkaia Irratia, Radio Popular eta Cantera Deportiva.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu