Virginia Díaz, Irene Pera, José Basterra eta Bosco Vilallonga dira hautagaiak
2022-02-28 12:55 Kirola2021eko Getxoko Kirolari Onenaren saria jasoteko hautagaiak.
Virginia Díaz arraunlaria, Irene Pera ugerilaria eta Jose Basterra eta Bosco Vilallonga bedar-hockeyko jokalariak izango dira 2021ean Getxoko Kirolari Onenaren saria jasoteko hautagaiak. Pandemiaren eraginak gorabehera, kirolari getxotarrek aukerea izan dabe euren jarduna ezagutarazoteko.
Getxo Kirolak-eko teknikariek, kazetariek eta adituek osotutako epaimahaiak irabazleen zerrendea jakinarazo dau eta bihar, martiak 1, martitzena, sariak emongo dira Getxo Sasoi Sasoian kirol-galan, 20:00etan, Olatua-n, Kirol Portuko itsas bidaietarako terminalean.
Kirolaren indarra goiburupean, ohikoa denez, Getxoko Udalak persona eta erakundeak saritu nahi ditu udalerrian kirola sustatzeko egindako lanagaitik. Aurtengo saridunen zerrendea erantsitako koadroan jasoten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!