Bilbao Bizkaiak Europako Triatloi Txapelketako ibilbide eta ordutegiak zehaztu ditu

Bizkaie! 2022-02-23 09:44   Kirola

Kirol Anitzeko Europako Txapelketea 2022ko irailaren 17tik 24ra jokatuko da.

Enkarterriko paraje ikusgarrietan egingo da duatloi kros probea irailaren 20an eta ondoren Getxo-Portugaletek hartuko dau lekukoa, gizadiaren ondare dan Bizkaia Zubian akuatloi probea eginez, irailaren 23an.

Danetara, hamar egun, horreetatik zazpi lehiaketa-egunak, 8.000 personatik gora batuko dira, kirolari, entrenatzaile nahiz laguntzaile, kontinente zaharreko 30 herrialdetatik etorrita, kirolerako, aisiarako, gastronomiarako eta turismorako aukera ezin hobeak dituan eskualdeaz gozetako.

Triatloiari jagokonez, sei diziplina jokatuko dira, mueta eta edade guztietako kirolarientzako kategorietan (elitea, paratriatloia, 23 urtez azpikoak, juniorrak eta edade taldeak).

Atontzaileek jakinarazo ditue dagoeneko ibilbideak eta ordutegiak. Kirol Anitzeko Europako Txapelketea 2022ko irailaren 17tik 24ra jokatuko da eta Bilbon, Enkarterrin, Urdaibain eta Getxo-Portugaleten izango ditu egoitzak.

Zaleen babesa, segurtasunaren bermea eta hainbat jazoera nagusi (Eivissa 2018, Pontevedrako 2019ko Mundu Txapelketea, Duatloi Kroseko eta Triatloiko mundu txapelketak El Anillon eta 2021eko Duatloiko Mundu Txapelketea Avilesen) hartu izanaren esperientzia dira babes eta erakargarritasuna bermatzeko kontinente zaharreko 30 herrialdetatik helduko diran kirolariak. Jarraipena 2023an etorriko da, Eivissako Kirol Anitzeko Mundu Txapelketeagaz.

Bilbon hasi eta amaituko da Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketea. Parte-hartzaileak 2.500 bat izango dira, duatloiaren, aquabikearen eta distantzia ertaineko triatloiaren artean banatuta. Duatloiak emongo deutso hasierea irailaren 17an. Oinezko eta bizikletako lasterketak buztartzen dituan diziplina horretako probea Bilbon zehar egingo da, kategoria guztietako duatloiko 1.100 bat kirolari batuta. Bilboko itsasadarra izango da lehiaketearen lekuko nagusia.

Irailaren 24an, MDak emongo deutso amaiera Europako Txapelketeari. Mila kirolari inguru batuko ditu diziplina horrek, triatloiaren muina buztartzen baita: 1.900 metro uger, 90 kilometro bizikleta gainean eta 21 oinez arin-arinka. Bilboko itsasadarra agertoki bikaina izango da uger ibiliko diren triatloilarientzat. Ibarra zeharkatzen daben errepideek, Bilboko uriburuari atxikitako zenbait herri lotzen dituan trazadura ikusgarrian, bizikletaz egin beharreko tartean parte hartuko daben kirolarien trebetasuna ikusteko balioko dabe. Diziplina bi horreen ondoren oinezko probea etorriko da. Korrikolariak leku enblematikoetatik igaroko dira, Guggenheim Bilbao Museotik edo Itsasmuseumetik.

Enkarterriko eskualdeak, Balmaseda buru dauela, duatloi krosa jokatuko daben laurehun kirolari inguru hartuko ditu. Diziplina horrek mendiko bizikletea eta oinezko lasterketea buztartzen ditu eta hor be jokoan egongo da Europako titulu bat. Irailaren 20an egingo da probea eta urtekerea eta helmugea XV. mendeko San Severino eleiza dotorean izango ditu. Udaletxearen ondoan dago eleizaren estilo barroko-klasizistako ate nagusia, 1743koa. Bien bitartean, 20 kilometro bizikleta gainean eta 3 kilometro oinez arin-arinka, Foruen plaza, Harrizko Etxea, Zubi Zaharra edo San Juan plazea lako leku enblematikoetan zehar.

Getxoko eta Portugaleteko herrietan egingo da akuatloiko lehiaketea. Aparteko garrantzia hartuko dau Bilboko itsasadarrak, Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketearen ardatzetako batek. Diziplina horrek uger egiteko saioa eta oinezko lasterketea buztartzen ditu: Irailaren 23an egingo da, Unescok gizadiaren ondare izentautako Bizkaia Zubian. Herri biak lotzen dituan zubi horren azpitik pasauko dira parte-hartzaileak 1.000 metroko ugerketa proban. Europan lehenengoz egin zan metalezko zubi-transbordadorea da, Europako arkitektura industrialaren emoitza bikaina, 125 urteurrena ospatzen dagoana. Oinezko proban bost kilometro egingo ditue korrikolariek, lehenengo Getxon, Areetako hondartzako itsas pasealekuaren eta Bizkaia Zubiaren inguruetan eta gero Portugaleten, eta bertan egingo da sariak emoteko zeremonia.

Izena emoten jente asko dabil eta oraindino denpora asko falta da txapelketarako. Espainiako Triatloi Federazinoaren lizentzia daben kirolariek datorren garagarrilaren 31ra arte % 40rainoko hobaria izan leikie inskripzioan, antolaketa batzordeak parte-hartze nazionala sustatzeko emondako dirulaguntzeari esker; gainera, atontzaileek ahalegina egin dabe FETRI triatloilariei erosotasuna eskaintzeko aurreko lehiaketetan egin izan dan bezela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu