Lei baltzean gora María Petitegaz

Bizkaie! 2022-02-16 09:01   Kirola

Poutarrak Benasquen ibili dira azken egunotan.

La Sportivak eta Petzl etxeek atonduta, Cim Projecteko diden laguntzinoari esker,  zurtz eginda geratu gara María Petite katalanak indarra eta pasinoa erakutsi deuskunean; Petitea itsua da eta lei baltzean gora zelan dagilen ikustea sekulakoa izan da: hormatzar bertikalean Petite ikustea sano emozionantea izan da guretzako, ez egoan esaterik itsua izanda, zelan ausartu dan ikusi bako abenturan, berba barik, emozionau egin gara eta negar anpuluak be joan dira arpegian behera, sisnistezina emakume honek egin dauena.

Aiguallutseko ur-jauzietara eskiakaz heltzeko sasoian egotea behar-beharrezkoa da eta neska honek oinez egin dau bidea, pare bat ordu eta erdi, gu eskiakaz ginoiazan bitartean. 

Irribarrea beti ahoan, sano motibauta eta kexau barik, beti aurrera, egoera gogorrei holan eusten deutse eta guretzat oso motibatzailea izan da, txapela kentzeko moduko jarrerea.

Hedabideetan eta ikusten gaituela esn deuskunean, harrituta geratu gara. Ikusi ez baina sentiduten deuskula esan deusku, liburuak irakurten dozuzanean legez, pertsonaiei norberak ipinten deutsela ahotsa.

Maisu norbera dala pentsau arren, gauza asko erakusti deuskuz María Petitek eta mendian sarri ibilten dala eta triatloiak be egiten dituala esan deuskunean jaubetu gara, atxakirik barik ekin behar jakola egunerokoari. Handia zara Maria Petite. Zorionak!!!

 

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu