Lucas Eguibarrek ezin izan dau finalean sartu
2022-02-10 09:17 KirolaZapigarren geratu da eta Eguibarrek ibilbideko bigarren diploma olinpikoa irabazi dau.
Lucas Eguibar, snowboardcrosseko Munduko txapelduna diploma olinpikoa irabazi dau. 2022ko Beijingeko Jokoetan urre olinpikoa lortzeko faboritoen artean egoan baina ezinezkoa izan da.
Atzo 28 urte bete ditu Lucasek, zorionak, eutsi goiari!. 2017ko Sierra Nevadako Munduko Txapelketetan zidarrezko domina bi eta 2014ko Sotxiko Jokoetan diplomea irabazi zituan kirolariak, Txinan jokatu ditu bere hirugarren Joko Olinpikoak.
Basque Teameko kirolaria bere kirol ibilbide osoan izan dauen proba garrantzitsuenean ezin izan dau amesa bete eta lasai eta motibauta egoan arren, azkenean diplomeagaz bueltauko da etxera.
Alessandro Hämmerle, Martin Noerl alemaniarra eta Eliot Grondin kanadarra izan ditu aurkari gogor eta ezin izan dauelako mailarik erakutsi esan dau gipuzkoarrak.
Finish erretratuari esker erabagi dan final handian, Alessandro Haemmerle austriarrak irabazi dau urrea, Eliot Grondin kanadarrak zidarra eta Omar Visintin italiarrak brontzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!