Alvaro Romerok zidarrezko dominea irabazi dau Txekian, snowboardean

Bizkaie! 2022-02-03 09:05   Kirola

Europako Kopako sailkapenean lider jarri da.

Alvaro Romero, Txekiako podiumean (Basque Team) | Ikusi handiago | Argazki originala

Txekiako Dolni Moravan jokatu da egunotan snowboardeko Europako Kopako probea, eta Alvaro Romero donostiar gaztea izan da onenetako bat. Basque Teameko bekadunak maila bikaina emon dau eta azken sailkapenean bigarren izan da, hau da, zidarrezko dominea. 

Hori ez da, baina, Romerok Txekiatik ekarri dauen barri on bakarra. Izan be, Dolni Moravako bigarren postuari esker, Europako Kopako sailkapen nagusiko liderra da orain. Txekian egindako lan onak ez eze, aurretik jokatutako probetako emoitzek be lagundu deutsie sailkapenaren goialdera heltzen. Adibidez, urtarrilean, Reiteralmekoa irabazi eban.

Munduko Kopan be lan nabarmena egiten dabil Alvaro Romero, garaipenetatik urrunago ibili arren. Errusiako Krasnoyarsken zortzigarren izan zan, eta Cervinian Top20an sartu. Bestetik, Beijingeko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboardcross probarako erreserba-zerrendan dago.

Kontuak kontu, Dolni Moravan egindako lanagaz pozik dago: Lasterketea ez da bape erraza izan, haize handia egoalako eta edurra zalako eten barik. Nahiko lasterketa gatxa izan da, baina nahiko ondo eroan dot eta, egia esan, oso pozik nago. Barriro goian egon naz, burrukan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu