Iciar Bollaín, Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekan

Bizkaie! 2022-02-01 13:41   Zinemea

Astelehenean, hilak 7, etorriko da zuzendari madrildarra.

Iciar Bollaín (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekan martxan dago Iciar Bollaínen inguruko Errealidadeagazko konpromisoa zikloa, zuzendari madrildarraren ibilbidea eta ekarpenak jorratzeko. Astelehenean, hilak 10, ziklo horren barruko saio berezia egongo da, eta Iciar Bollaín bera etorriko da Bilboko zinemazaleakaz berba egiten. 

Arratsaldeko 18:30ean, Oskar Belategui kazetari eta zinema-kritikariagaz barriketaldia egingo dau Bollaínek, eta publikoagaz berba egiteko tartea be hartuko dau. Ondoren, También la lluvia filma proiektauko dabe, madrildarrak 2010ean egina.

Bilboko Udalak ohar baten adierazo dauenez, Iciar Bollaínez berba egitea publikoagaz bat egiten daben istorioak kontetako bokazinoaz berba egitea da. Gizarteagaz konpromisoa dauen emakumea dala ganeratu dau: zinemea kontzientziazinorako eta gizartea aldatzeko tresnea dala uste dau

Bollaínen filmografia zabalak emoten deusku konpromiso horren barri. 1995ean zuzendu eban lehenengo filma, Hola, ¿estás sola?, eta harrezkero, eragin handiko lanak egin ditu, sari ugari irabazitakoak, adibidez, Te doy mis ojos (2003), Mataharis (2007) eta Yuli (2018). Orain arteko azkena, Maixabel, ibilbide dotorea egiten dabil jaialdi eta sariketetan. 

Azkuna Zentroko Zinematekeak Iciar Bollaíni eskainitako zikloa martiaren 24an amaituko da. Zinemagile ugariren lana eta ibilbidea ezagutzeko modua emoten dau Zinematekeak, eta publikoaren erantzuna ona da: igaz, 2.000 bat ikusle batu zituan, 54 saiotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu