Gorbeia Suzien 2022 Munduko Kopako finala izango da

Bizkaie! 2022-02-01 11:24   Kirola

Munduko Txapelketako finala hartzea erronka handia da.

ISF-k, Nazinoarteko Skyrunning Federazionak, Gorbeia Suzien 2022 aukeratu dau SkyMasters probea izateko, hau da, Munduko Kopako finala hartzeko. Urriaren 8an egingo dan lasterketan erabagiko da munduko 40 lasterkari onenen artean nor izango dan txapelduna. Korrikolariek maiatzaren 8an hasiko dabe egutegia Frantzian eta Portugal, Japonia, Austria, Kanada, Katalunia, Andorra, Norvegia, Suitza, Italia eta Bulgarian lehiatu ondoren, Gorbeiako aldatzetan erabagiko da nor izango dan txapelduna puntu gehien batu dituen 40 onenen artean, bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan be.  

Hiru lasterketa

Gorbeia Suzien 2022 berezia izango da. Urteroko lasterketa bi horreez gan, 32 kilometrokoa eta 21 kilometrokoa, aurten SkyMasters hartzeko lanean dabil antolakuntza taldea. Jurek Ziemkiewicz, lasterketearen zuzendariak adierazo dauenez, Munduko Txapelketako finala hartzea erronka handia da, baita lasterketea eta Zeanuri mundu zabalean ezagutzera emoteko aukera ederra be. Ilusinoz hartu dogu ISF-ren erabagia eta urtero legez, lasterketa handi, ikusgarri eta erakargarri bat atontzeko beharrean gabiz. Zeanurira datorrenak lasterketaz gozetea da helburua.  

32K lasterketetarako izena emotea martiaren 1etik 20ra egin ahal izango da www.gorbeiasuzien.eus atarian. Ondoren, zozketa bidez egingo da parte-hartzaileen zerrendea, baita itxaron zerrendea be. 21K lasterketako izen-emotea apirilaren 4tik 24ra egongo da zabalik dorsalak amaitu arte. Aurten be atontzaileek emakumeen presentzia bermatzeko ahalegin berezia egingo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu