Feroz Sari bi irabazi ditu 'Maixabel'-ek
2022-01-31 07:45 ZinemeaEl buen patrón eta Madres paralelas-entzat, hiruna sari.
Espainiako Zinemagintzako Informatzaileen Alkarteak, AICE dalakoak, emoten ditu Feroz Sariak, eta Zaragozan egin dabe 2022ko edizinoko irabazleen barri emoteko galea, modu presentzialean. Iciar Bollaínen Maixabel izan da hautagai nagusietako bat, eta azkenean sari bigaz konformau behar izan dau, tartean film dramatikorik onenarena. Sari garrantzitsu gehienak eroan dituen film bat edo bi egon beharrean, askoren artean banatu ditue aurtengoak.
Fernando León de Aranoaren El buen patrón eta Pedro Almodóvarren Madres paralelas izan dira sarituenak, hiruna kategoriatan irabazi dabe. Komedia onenaren saria, gidoirik onenarena eta aktoreena (Javier Bardem) eskuratu ditu lehenengoak. Madres paralelas-en kasuan, euskal musikari batek emon deutso sarietako bat: Alberto Iglesias soinu bandarik onenaren atalean nabarmendu dabe.
Maixabel-en kasuan be, euskal aktore bat sartu da Feroz Sarien palmaresean. Aktore laguntzailerik onenaren atalean irabazi dau Urko Olazabalek. Dramarik onenaren sariaz gan, hori izan da Bollaínen filmak irabazi dauen kategoria bakarra.
Beste saritu batzuen artean, aitatzekoak dira zuzendaririk onenaren kategoriako irabazlea, Rodrigo Cortés (El amor en su lugar); eta emakumezko aktorerik onena, Petra Martínez (La vida era eso).
Zinemeaz gan, telesailen atala be badabe Feroz Sariek. Aurtengo edizinoan, igaz be sari ugari irabazi zituan lan bat nabarmendu da, Venga Juan. Kasu honetan, komediako telesailik onenaren eta aktore onenaren (Javier Cámara) ataletan aukeratu dabe. Cardo be indarrez sartu da palmaresean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!