Zabalik dago herrietan Laburbirea, film laburren zirkuitoa, atontzeko epea
2022-01-28 12:28 ZinemeaZezeilaren 11ra arte egin daiteke Laburbirearen webgunean.
XIX. edizinoa beteko dau 2022an Laburbireak, euskeraz egindako film laburren zirkuituak. Aurten 19 lan aurkeztu dira eta horreetatik, 9 film hautatu ditue herriz herri ikusi daitezan. Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero bardintasuna eta lanen mailea kontuan hartuz egin da, 80 minutuko film-labur bilduma ikusgarria osotuz eta ikusleei ahalik eta saio aberasgarriena eskaini asmoz.
Proiekzinoak atontzeko eskaerak
Euskal zinemagintzearen erakusgarri aparta da Laburbirea, 2021 urtean zehar produzidutako film-labur adierazgarrienak ezagutu eta eurekaz gozetako aukerea eskaintzen deutselako herritarrei. Laburbirea edozein herritan atondu daiteke: Alkarte eta udalen izen-emotea zabalik dago webgunean zezeilaren 11ra arte. Bertan aukeratu leikie zezeilaren 25etik martiaren 27ra bitartean zein egunetan eta non atondu gura daben proiekzinoa. Horrezaz gan, sortzaile eta ikusleen arteko hartu-emonak erraztu eta sendotzeko asmoz, zuzendariakaz barriketaldiak atontzeko aukerea be badago proiekzinoaren barruan.
9 film labur dituan bildumea
Danetariko lanak dagoz, eduki zein estiloz, horreetako asko zenbait zinema jaialditan saritutako lanak dira. Ikusi ahal izango diran filmen inguruko informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!