Bilbo, triatloiaren erdigune

Bizkaie! 2022-01-24 07:45   Kirola

Irailaren 17tik 24ra izango dira jarduerak.

Sei titulu kontinental (Duatloia, Akuatloia, Triatloi Krosa, Duatloi Krosa, Akuabike eta Distantzia Erdiko Triatloia) jarriko dira jokoan bost egoitza ikusgarritan: Bilbon, Urdaibain, Enkarterrin eta Getxo-Portugaleten. Gainera, lehiaketea mundu osoan ikusteko aukerea egongo da, zuzeneko emisinoen bidez.
Irailaren 17tik 24ra, Bilbo, triatloiaren erdigune izango da.

Garagarrilaren 31ra bitartean, Batzorde Antolatzaileak diruz lagunduko ditu Espainiako Triatloi Federazinoko duatleten eta triatleten inskripzinoak, % 40ko batez besteko hobariagaz.

Kontinente Zaharreko 30 herrialdetatik etorritako 8.000 persona baino gehiago (kirolariak, entrenatzaileak eta laguntzaileak) batuko dira kirolaz, aisialdiaz, gastronomiaz eta turismoaz gozetako.

Bilbao Bizkaian egingo dan Kirol Anitzeko 2022ko Europako Txapelketeak kontinente osotik etorritako milaka kirolari batuko ditu irailaren 17tik 24ra eta kirol-probak hartuko dituen Bizkaiko bost egoitzek Munduko triatloiaren arretea bereganatuko dabe, honako titulu honeetan: akuatloia, duatloia, duatloi krosa, triatloi krosa, akuabike eta distantzia erdiko triatloia.

Holan, Bilbok, Enkarterrik, Urdaibaik eta Getxo-Portugaletek kirolari, teknikari eta laguntzaileen talde nazionalak hartuko ditue.

Hainbat dira txapelketa honen erakargarritasuna eta fidagarritasuna bermatzeko ekitaldiak, besteak beste, 2018an Eivissan atondutako Kirol Anitzeko Txapelketea; Pontevedrako 2019ko Munduko Txapelketea; FETRIk 2021ean berreskuratutako Duatloi Kroseko eta Triatloiko Munduko Txapelketak, El Anillon egindakoak; 2021eko Munduko Duatloi Txapelketea, Federazinoak eta Espainiako erakundeek berreskuratu eta Avilesen jokatutakoa eta 2023an Eivissan egingo dan Kirol Anitzeko Munduko Txapelketea.

Inskripzioek erritmo ona hartu dabe eta oraindinok hile asko ditugu txapelketea hasi baino lehen. Espainiako Triatloi Federazinoaren lizentziadun kirolariek batez beste % 40ko hobariak jaso ahalko ditue inskripzinoetan garagarrilaren 31ra arte, Batzorde Antolatzaileak emongo dauen dirulaguntzeari esker, izan be, asmoa da parte-hartze nazionala sustatzea, Espainiako Triatloi Federazinoko triatletei hurrekotasuna eta erosotasuna eskaitzeas, hain zuzen br aurreko txapelketetan egin zan legez. Inskripzinoei buruzko informazino gehiago hemen.

Bilbao Bizkaian egingo dan Kirol Anitzeko 2022ko Europako Txapelketeari eta kirol-probei buruzko informazino guztia ekitaldiaren webgunean konsultau daiteke hemen.

Bilbao Bizkaiko kulturea, tradizinoak, gastronomia eta berezitasunak ondo islatuta dagoz webgunean eta kirol-ekitaldian parte-hartzearen edo ekitaldira etortearen esperientzia dimensino posible guztietan aurkeztu da, baita aisialdi eta turismo-aukerak eskaini be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu