'Filma Berlinalen estreinatzea sinestezina da'

Bizkaie! 2022-01-21 08:53   Zinemea

Berlinalen 256 film lehiatuko dira.

Alauda Ruiz de Azúak ilusinoz beteta hasi dau 2022 urtea. Berlinalek bere lehenengo lana, Cinco lobitos aukeratu dau aurtengo Panorama sailean parte hartzeko. Zuzendari bizkaitarrak adierazo dauenez, film familiarra da, lagun artean maitasunez egina. Hazten joan dan proiektu txikia; beraz, Berlinale lako jaialdi batek bidaia hasteko indarra emon deusku. Proiektu bati ekiten deutsazun bakotxean ilusino handiz hartzen dozu eta pelikuleak jenteagaz nat egitea gura dozu, publikoak ikustea, baina ez da erraza izaten filma banatzea edo aretoetara eroatea. Aukeraketa honek indar handia emoten deusku.

Lana hautatua izateko esperantzeari jagokonez, Alaudak adierazo dau: Sekula ez dot egun horretan pentsau. Badakigu oso gatxa dala, holako jaialdiek film asko jasoten baititue eta ez baitakizu non egon daitekeen zeurea aukeratzeko gakoa. Egia da ilusino handiz bialdu genduala, oso sensazino onak baititugu filmagaz. Ikusteko aukerea izan dauenak eta guk geuk igarri dogu lanak zeozer berezia dauela: ikusleagaz konektetea lortzen dau eta hunkitzen zaitu.

Berlinale, Berlineko Nazinoarteko 72. Zinema Jaialdia zezeilaren 10etik 20ra egingo da eta 256 film izango dira lehian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu