Badator XII. Mendi Tourra

Bizkaie! 2022-01-19 11:09   Zinemea

Lehenengo hitzorduak: Ataun, Donostia, Zangoza eta Canet d’en Berenguer.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren azken edizinoko pelikula onenak erakusteko programazioan, urtarrilaren 21ean, Ataunen izango da lehenengo hitzordua, 24-25ean Donostian, 28an, Zangozan (eta zezeilaren 4an) eta 29an, Canet d’en Berenguer-en.

Ataunen hasiko da ibilbidea urtarrilaren 21ean, bariku gauean (21:30). Mendi Tourra lehenengoz helduko da Gipuzkoako Goierriko herri honetara, Aralarko Parke Naturalaren altzoan. Saioa Herriko Antzokian egingo da, Elbarrena auzoan eta Ataungo Udalak babestu dau. Sarrera ez da kobrauko eta ateak 21:00etan zabalduko dira, aforoa bete arte: 



Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2022ko Mendi Tour zirkuitua, Gipuzkoan, Nafarroan eta Valentzian abiatuko da. Abenduan egin zan BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldian saritutako eta gehien nabarmendutako pelikulakaz osotutako programazinoa.

Egitaraua

Urtarrila

21 Ataun (lehen edizinoa).
24-25 Donostia.
28 Zangoza.
29 Canety D’en Beenguer.

Zezeilak

4 Zangoza.
8-9-10 Vigo.
9-10 Leioa.
11-13 Eskoriatza.
21-22-23-24 Iruña.

Martia

7-8-9 Tolosa.
14-16-17-18 Gasteiz.
15-22 Eibar.
17-24 Zaldibar.
21-22 Valladolid.
29-30 Burgos.
31 Igorre.

Apirla

1 Igorre.
8-9 Hondarribia.

Maiatza

10 Arrasate.

Kultur aretoetako edukierak mugatuta dagozala ekingo jako 2022ko Mendi Tourrari, igaz bezela, baina hori ez da muga izango genero honetako pelikula onenak eta barrienak, publikoari erakusteko eta aurten urte hasieratik zabalduko da Mendi Tourra Espainia osora.

Igaz 38 uri edo herritara heldu zan Mendi Tourra, 8.500 ikusle erakarriz.

Mendiak-1976 erantzun handiko pelikulea 

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaian sari bi irabazi zituan Mendiak-1976 filmak. Sekulako ikusmina sortu da eta urtarrilean Ataunen, Donostian eta Zangozan programau da. 1976an, Hindu Kusheko Shakhaur zazpimilakoan espedizino nafar bat eta poloniar bat betirako senidetu zituan istorio ederra dakar gogora Luis Arrieta iruindarrak zuzendutako pelikuleak: lehen euskal zazpimilakoa, ezbeharrak, muga bako alkartasuna, erreskate miresgarria, zentsurautako gutunak, berreskuratutako kontaktua eta orain hilebete pasautxu, Bilbon, barriro topetea 45 urte eta gero.

Pelikulea Bilbon estreinau eta sari bi irabazi zituan: Mendiko Film Onena eta Ikusleen Saria. Iruñeako Golem zinema-aretoeta hilebete daroa karteldegian, publikoaren erantzun biakina tarteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu