Zinema eta Zientzia 2022 zikloa hemen dago
2022-01-18 08:29 ZinemeaKimuak 2021eko proiekzino bereziak.
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa aurkeztu dabe. Datozen hiru hileotan, 50 proiekzio inguru ikusteko aukerea egongo da. Nazioarteko zientzialari ospetsuek egingo ditue aurkezpenak, kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmitiduteko helburuari eutsiz.
Gasteizera, Donostiara eta Bilbora hurreratzen diranek 2021eko Kimuak katalogoko film-laburren proiekzinoez gozetako aukerea izango dabe eta saio horreetan Esther Caberoren (Kimuak) parte hartzea izango da.
Egitaraua
Urtarrilak 20:
Kimuak 2021 proiekzino bereziak Gasteizen.
Urtarrilak 21:
Kimuak 2021 proiekzino bereziak Donostian.
Urtarrilak 22:
Kimuak 2021 proiekzino bereziak Bilbon.
Eskainiko diran filmak
Azaletik azalera
Zuzendaritzea: Mel Arranz. Produkzinoa: Kalakalab. Iraupena: 7´. Hizkuntzea: Alkarrizketa barik.
Lerro eta formen artean, eskuek alkar ikutu, ezagutu eta esperimentetan dabe, azalen arteko mugak hausi guran.
Berak baleki
Zuzendaritzea: Aitor Gametxo. Produkzinoa: Galapan Productions, Sumendi Filmak. Iraupena: 17´. Hizkuntzea: Euskerea. Azpitituluak: Gaztelania.
Martinek ilusinoz beteten dau egunero lan egiten dauen platoa. Bizitza personalean, barriz, hutsune handi bat sentiduten dau.
Heltzear
Zuzendaritzea: Mikel Gurrea. Produkzinoa: Irusoin. Iraupena: 18´. Hizkuntzea: Euskerea. Azpitituluak: Gaztelania.
Donostia. 2000. urtea. Euskal gatazkea aktibo dago. Sara, 15 urteko eskalatzailea, alboan ez dauen nebeari eskutitza idazten jabilko, bizitzako
igoerarik gatxenerako entrenetan dagoanean.
Inner outer space
Zuzendaritzea: Laida Lertxundi. Produkzinoa: Laida Lertxundi. Iraupena: 16´. Hizkuntzea: Ingelesa.
Barrukotasunaren eta ekologiaren, indibidualaren eta komunitarioaren artean kokatutako ideen geografiari buruzko gogoeta laburra. Profesionalak ez diran aktoreek hainbat zentzumen-ariketa egiten ditue, besteak beste, alkarrizketa telepatikoak, begiak estalita dituen paseoak eta plein air marrazkiak Euskal Herriko itsas paisajeetan eta mendietan.
Resonancias
Zuzendaritzea: Iñigo Aranburu. Produkzinoa: Burulú Prods. Iraupena: 4´. Hizkuntzea: Gaztelania. Azpitituluak: Euskeraz.
Atzo grabautako soinuak eta ahotsak gaur erreproduziduten dira erresonantzia kaxa handi batean.
Trumoiak
Zuzendaritzea: Iker Maguregi. Produkzinoa: ESCAC Films. Iraupena: 12´. Hizkuntzea: Euskerea. Azpitituluak: Gaztelaniaz.
Anaia bi hondartzan olgetan dabiz petardoakaz. Abandonauta dagoalakoan karabana bat topau eta barrualdea ikuskatzea erabagiten dabe. Arriskuak erakarten ditu, hori da euren harrtu-emonen oinarria.
Ur azpian lore
Zuzendaritzea: Aitor Oñederra. Produkzinoa: Aitor Oñederra. Iraupena: 14´. Hizkuntzea: Txinerea, gaztelania. Azpitituluak: Euskeraz.
Ezin neutsan inori ezer kontau. Bakarrik nengoan.
Zerua blu
Zuzendaritzea: Lur Olaizola. Produkzinoa: Lur Olaizola. Iraupena: 14´. Hizkuntzea: Euskerea. Azpitituluak: Gaztelaniaz.
1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu eban Le Havretik New Yorkera. Baina bidaia lehenago hasi zan herriko zinema-aertoann pantailatik urten eta inoiz desagertzen ez diran irudiakaz: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!