‘Ilargirantz’ filma gaur helduko da EAE eta Nafarroara

Bizkaie! 2022-01-14 08:49   Zinemea

Zinema Euskeraz programearen barruan dator.

Zinema Euskeraz programak bariku honetan ekingo deutso edizino barriari EAEko eta Nafarroako zinema-aretoetan estreinauko dan Ilargirantz filmari esker. Ali Samadi Ahadik zuzendutako film alemaniarra da, publiko guztientzat egokia.

Zineuskadik sustatuta, Zinema Euskeraz programearen barruan aurten estreinauko dan lehen filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi dau ekimenak. Egitasmo honi esker, ume eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketea bultzatzen dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta
Hizkuntza Politika sailak eta euskerea sustatzen dau zinemagintzan. Beraz, Zinema Euskeraz programeak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko helburua dau, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

Sinopsia

Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatetako, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko deutso lurralde misteriotsu batean barrena... Ilargia! Bertako Gizon gaiztoak bahitu dau Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomzeman jaunari, emaztea bilatzen laguntzen dabilen bitartean. Fantasiazko abenturan, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta lo dagoan Hareaztatzaile jauna ezagutuko dau. Bertan jakingo dau Anne non dagoan topetako modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dala, Hodeietako Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako jarlekurik. Eta holan, Naturako bost espirituakaz lehiatu beharko deu: Ekatx-erraldoia, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.

Ondoko herrietan proiektatuko dabe filma: Golem Alondiga (Bilbo) eta Golem La Morea (Iruña), Príncipe Zinema (Donostia), Niessen Zinemak (Errenteria), Multicines 7 (Bilbo), Zugaza Zinemak (Durango) eta Getxo Zinemak (Getxo).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu