Ginkana birtuala Abadiñon, euskerearen erabilerea bultzatzeko
2022-01-11 10:17 Euskerea berbagaiBanaka edo taldeka, hainbat proba egingo ditue herriko gazteek sare sozialetan.
Abadiñon Gazte Lehia ekimenaren barruan, gazteen artean euskerearen erabilera informal eta ludikoa bultzatzeko joko barria ipini dau martxan Abadiñoko Udalak, internet bidezko ginkanea hain zuzen. Urtarrilaren 21etik zezeilaren 15era arte egingo dabe, eta 12 eta 16 urte bitartekoek hartu leikie parte.
Izena emoteko epea zabalik dago. Horretarako hainbat bide dagoz, helbide elektronikoa, 688 763 074 telefono zenbakia, Instagram zein Facebook. Banaka edo taldeka parte hartu ahal izango da, gehienez lau laguneko moltsoetan.
Lehiaketearen funtzionamendua erraza izango da: astero proba baten barri zabalduko dabe antolatzaileek sare sozialetan, danetara lau; zezeilaren 15era arteko astia izango dabe parte-hartzaileek proba guztiak beteteko eta egun batzuk geroago emongo ditue irabazleen izenak. Proben helburua ondo pasetea izango dala azaldu dau Udalak.
Hiru sari emongo ditue: lehenengoa, 300 euroko erosketa-bonoa da; bigarrena, 200 eurokoa eta hirugarrena, 100ekoa.
Abadiñoko gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzeko eta interneten eta sare sozialetan euskerea erakargarri egiteko helburuagaz jarri dau Udalak martxan ginkanea. Horretarako, ondo paseteaz gan, interneten euskeraz dagozan tresnak ezagutuko ditue parte-hartzaileek. Lehiaketearen barri zabaltzeko, Matienako institutuan aurkezpena egingo dabe Abadiñon Gazte Lehia ekimeneko arduradunek egunotan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!