Azkuna Zentroko Zinematekeak Iciar Bollainen ziklo bategaz ekingo deutso urteari
2022-01-05 10:08 ZinemeaProgramea urtarrilaren 12tik martiaren 24ra izango da.
Azkuna Zentroko Zinematekeak 2022ko programazioa edegiko dau Ician Bollaíni eskainitako ziklo bategaz, bidea edegi eta espainiar zinemeak nazinoz gaindiko izakerea hartu dauen emakumezko zuzendarien belaunaldi baten paradigma legez.
Urtarrilaren 12tik martiaren 24ra Zinematekak zinemagile horreen filmak programauko ditu, benetako zinemara hurreratuko gaituena. Haren filmografian zehar programautako ibilbidea Hola, ¿estás solas? (1995) film luzeagaz hasi eta Maixabel (2021) Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemearen Irizar Saria irabazi eban bere azken lanagaz amaituko da.
Icíar Bollaínen filmografia zabala da, hasi bere lehenengo lanagaz Hola, ¿estás sola? (1995) eta Flores de otro mundo (1999), Te doy mis ojos (2003) eta Mataharis (2007) etorri ziran aurrerago; horreetan guztietan emakume izate hutsagaitik sufriduten dituen egoera zaurgarriak agiri dira.
También la lluvia (2010) arlo horretatik urrundutako lana dala emoten dau baina zuzendariak berak esaten dauen lez, personajeen zinemea da, baina handiagoa. Bolivian errodau eta Oscar sarietarako aurre-hautatu eben; lan horretan hasi zan Paul Lavertygaz lankidetzan eta alkarregaz egin ditue Katmandú. Un espejo en
el cielo (2011), El olivo (2016) eta Yuli (2018).
La boda de Rosa (2020) filmean Bollaínek lehenengo film luzean planteautako espíritu librea berreskuratu dau, Candela Peña da protagonistea eta norbera dan lakoa izateko egiten dau aldarri, norberaren bizitearen jaube izateko eta norberaren zorionaren erantzule be bai.
Zikloa amaitzeko azkenengo film luzea erakutsiko deuskue, Maixabel (2021), protagonisten (biktimaren eta borreroaren) ibilbidea eta bidaia personala, aurrez aurri jarri eta euren sentimenduak ardatz diran bidaia.
Kontuak kontu, 2.000 ikusle baino gehiago izan dira 2021ean, izan be, Azkuna Zentroko Zinematekeak 54 saio atondu zituan, 27 film luze eta film labur bat erakutsiz.
Bollain Zikloa
HOLA, ¿ESTÁS SOLA? (1995)
Urtarrilak 12, eguaztena, 17:00
Urtarrilak 13, eguena, 19:30
FLORES DE OTRO MUNDO (1999)
Urtarrilak 19, eguaztena, 17:00
Urtarrilak 20, oeguena, 19:30
TE DOY MIS OJOS (2003)
Urtarrilak 26, eguaztena, 17:00
Urtarrilak 27, eguena, 19:30
MATAHARIS (2007)
Zezeilak 2, asteazkena, 17:00
Zezeilak 3, osteguna, 19:30
TAMBIÉN LA LLUVIA (2010)
Zezeilak 9, eguaztena, 17:00
Zezeilak 10, eguena, 19:30
KATMANDÚ, UN ESPEJO EN EL CIELO (2011)
Zezeilak 16, eguaztena, 17:00
Zezeilak 17, eguena, 19:30
EN TIERRA EXTRAÑA (2014)
Zezeilak 23, eguaztena, 17:00
Zezeilak 24, eguena, 19:30
EL OLIVO (2016)
Martiak 2, eguaztena, 17:00
Martiak 3, eguena, 19:30
YULI (2018)
Martiak 9, eguaztena, 17:00
Martiak 10, eguena, 19:30
LA BODA DE ROSA (2020)
Martiak 16, eguatena, 17:00
Martiak 17, eguena, 19:30
Martiak 23, asteazkena, 17:00
Martiak 24, eguena, 19:30
MAIXABEL (2021)
Martiak 23, eguaztena, 17:00
Mariak 24, eguena, 19:30
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!