Badator 15. Huhezinemea

Bizkaie! 2021-12-22 08:04   Zinemea

Lanak bialtzeko epea 2022ko zezeilaren 18ra arte egongo da edegita.

Urtero legez aurten be Huhezinema jaialdia egingo dogu, baina aurtengoa berezia izango da: Huhezinemeak 15 urte beteko ditualako! Azken bi urteetan pandemiaren eragina igarri zan, 2020ko edizino osoa online egin behar izan genduan eta 2021ekoa formatu hibridoan. Kontuak kontu, 15. edizino hau gogotsu atontzen gabiz, egoereak ixten deuskunaren arabera.

Huhezinema, Mondragon unibersidadeko Ikus-Entzunezko Komunikazinoko ikasleen artean atondutako zinema jaialdia da eta ikasturte honetakoa 2022ko martiaren 30etik apirilaren 1era egingo da.

Aurtengoa 15. urteurrena danez, berezitasun bat emon gura izan deutsagu eta musikan oinarritzea erabagi dogu. Musikea gustuko dogulak, baita azken urteetako egoereak kulturan izan dauen eragina nabarmena izan dalako musikearen munduan be. Horretarako gure diseinuetan musika festibalen estiloa nabarmentzeaz gan, programazinoan be soinuaren erabilera onena sarituko da, baita bideoklip onena be. Bideoklip sailean, MU ikasleek edota profesionalek parte hartu ahal izango dabe eta hiru sari izango dira:

Irabazlearentzat 300€, bigarrenarentzat 200€ eta hirugarrenarentzat 100€.

Ikasleak beharrean gabiz eta jaialdia aurrera erpateko parte hartu gura dabenek lanak bialtzeko epea edegiko dabe abenduaren 22an. Epea 2022ko zezeilaren 18ra arte egongo da edegita eta lanak bialtzeko webgunean oinarrien atalean dagoan izen-emote fitxea bete behar da. Lanek baldintza batzuk bete behar ditue eta horiek behean atxikita dauden dokumentuan dagoz, baita hurrengo esteketan be:

- Sail Ofiziala.

- MU Ikasle Saila.

- Bideoklip Saila.

Ikasleok jaialdia aurrera eroateko lanean jarraituko dogu eta jaialdian parte hartu gura daben lanen zain geldituko gara gogotsu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu