Laburbira 2022, zezeilaren 25etik martiaren 27ra
2021-12-20 10:54 ZinemeaSortzaileei urtarrilaren 20an amaituko jake izena emoteko epea.
XIX. edizinoa beteko dau 2022an Laburbireak, euskeraz sortutako film laburren zirkuituak. Helburuak dira euskeraz produziduten jarraitzeko sortzaileen lanak ezagutarazotea eta ikusleei geurean sortutako zinemaz gozarazotea.
Sortzaileek urtarrillaren 20ra arte zabalik izango dabe lanak aurkeztu eta izena emoteko epea hemen.
Laburbiran parte hartzeko film laburrak euskeraz egindakoak, 2021ean produzidutakoak eta 20 minututik beherakoak izango dira.
Aukeraketea egiteko erispideak
Urtarrilaren 20tik 27ra bitartean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 19.edizino honetan herriz-herri eskainiko diran film laburrak. Aukeraketa egiteko erispideak ondokoak izango dira:
o Publiko guztientzako lanak izatea.
o Sortzaile barrien eta izen handikoen arteko orekea.
o Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
o Genero ikuspegia.
o Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazinoa, lan esperimentalak, sensibilizazinoa lantzen dabenak...
Topaguneak, euskerazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzadea emoteko, beste lau egitasmo be atontzen ditu: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea, DemaSA lehiaketa eta Kameratoia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!