Lucas Eguibar gipuzkoarrak brontzea irabazi dau Cerviniako Munduko Kopan
2021-12-20 09:02 Kirola2022ko Beijingeko Jokoetan podiumera igoteko faboritoetako bat da.
Lucas Eguibar, snowboard mailan egungo Munduko txapelduna, bikain ibili da da Munduko Kopan eta ahaztu doguz denporaldi honetako Munduko Kopako lehen emoitzak, ez hain onak: Secret Gardeneko (Txina) proban 22. postua eta Montafoneko (Austria) proban lasterketarako sailkatu ez izana.
Oso pozik nago, hunkituta, oso uda luzea izan da bizkarreko arazoakaz, kirola ixtea be pentsau neban, lesinoa ez jatalako osatzen. Baina hemen gagoz barriro eta oso pozik nago. Garaipenak iges egin deusku baina lanean jarraitu, besterik ez dago. Orain Gabonak gozau eta indartsuago bueltetea da kontua, adierazo dau Lucas Eguibarrek.
Finalerdia ez da oso ondo hasi, Lucas laugarren postuan geratu baita; halan da be, nerbioak kontrolpean izaten jakin dau eta pazientziaz, aurkarien akats baten zain geratu da: Haemmerle austriarrak eta Yoshiki Takahara japoniarrak alkarren kontra jo eta lurrera joan dira; Lucasek hori aprobetxau dau bigarren postura aurrera egiteko.
Final handian Jakob Dusek austriarra eta Eliot Grondin kanadarra izan dira onenak. Lucas Eguibarrek brontzeagaz konformau behar izan dau. Hirugarren postu horri esker podiumera bueltau da ‘Luki’, Munduko Txapelketako urrearen eta Reiteralmeko Munduko Kopako zidarraren ondoren, ia urtebete geroago.
Gabonetakoo etenaldiaren ondoren, emozinoz betetako denporaldia izango dau zain, Munduko Kopako sailkapen nagusiko Kristalezko Globoa jokoan dagoala, baita zezeilean jokatuko diran Beijingeko Jokoetan dominea lortzeko hautagaietako bat izatearen presinoagaz be.
Lucas Eguibar (Donostia, 1994-02-09)
1994. urtean jaiotako donostiarra 2 urte zituala hasi zan eta 5 urtegaz eski alpinoan lehiatzeari ekin eutson. Kontuak kontu, snowboard-a asko gustetan jakon eta 7 urtegaz kirol horretan saiatzea erabagi eta ama izan eban irakasle. 15 urte bete arte eskiagaz jarraitu eban baina orduan Espainiako snowboard txapelketetara aurkeztu eta emoitza onak lortu zituen; horreei esker aprobea egiteko eta boardercross-eko talde nazionalagaz entrenetako deitu eutsen. Modalidadeaz maitemindu eta ondo preparetako denopora asko eskainiko eutsola erabagi eban berehala. Hortik aurrera, estualdiak eta garaipen garramntsitsuak etorri ziran eta esandako moduan, 2022ko Beijingeko Jokoetan podiumera igoteko faboritoetako bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!